Garaipen pirrikoa, norberaren aldean kalte handiak jasanda lortutako garaipena da. Izena Pirrogandik dator, K.a. IV. mende amaieran eta K.a. III. mendearen lehen laurdenean Epiroko errege izan zena. Honek, erromatarren aurkako garaipen bat lortu zuen Askulumgo guduan, baina gudu horretan bere armadako milaka soldadu erori ziren. Esaten denez, Pirrok, guduaren emaitza zein izan zen ikusi ondoren, honako hau esan zuen: "Halako beste garaipen bat eta Epirora neu bakarrik itzuliko naiz"[oh 1]. Edo baita ere: "Halako beste garaipen bat eta garaitu egingo naute".

Oharrak aldatu

  1. latinez: Ne ego si iterum eodem modo uicero, sine ullo milite Epirum reuertar.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu