Gara, botanikan, landarearen oinetik ateratzen den eta puntan loreak dituen hostorik gabeko zurtoina da. Askotan erraboil edo errizoma batetik irteten da[1]. Hostorik ez, baina batzuetan ezkatak edo brakteak izan ditzake.

Amaryllis belladonna loretan. Gara lurpeko erraboil batetik ateratzen da.

Landare familia askotan izaten dira garak, esate baterako, Amaryllidaceae, Balsaminaceae, Liliaceae, Papaveraceae, Droseraceae eta Violaceaetan.

Erreferentziak aldatu

  1. Gara Euskalterm

Kanpo estekak aldatu