Gangkhar Puensum (7.570 m) Himalaiako mendia da. Munduko tontor nagusien artean 40.a da eta mundu osoan igo gabe geratzen den tontor nagusirik garaiena da, iturri gehienen arabera[1].

Gangkhar Puensum
Datu orokorrak
Garaiera7.570 m
Prominentzia2.995 m
Motamendi eta unspoiled summit (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak28°02′49″N 90°27′18″E / 28.0469°N 90.455°E / 28.0469; 90.455
MendikateaHimalaia
Estatu burujabe Bhutan
Districts of BhutanGasa District
Leku geografikoaBhutan
Txinako Herri Errepublika

Tibet eta Bhutanen arteko mugan dago eta azken honetako mendirik altuena da; gaur egun argi dago Kula Kangri (7.538 m) ez dagoela mugan, Tibeten baino. Bi aldeak herri tibetarraren lurrak dira. Bere garaiera lehen aldiz 1922an neurtu bazen ere, XX. mendearen amaiera arte ez zen neurketa zehatzik egon.

Jakingarriak aldatu

Leku-izen hau transkribatzeko beste forma batzuk Gangkar Pünsum, Gangkar Punsum, Gankar Punzum eta Kangkar Punsum dira. Tibeteraz "mendiko hiru anaiak" esan nahi du[2].

Txinako Herri Errepublikaren menpeko Tibetekiko mugan dago, kokapena eztabaidagaia izan bada ere[3]. Bhutani dagokionez Gasa barrutian dago, Wangdue Phodrang barrutiarekiko mugatik oso hurbil. Tibeteko eskualde autonomoko Shannan prefektura ofizialean dago, Ü-Tsang herrialde tradizionalean.

Ezin igo aldatu

Bhutan 1983an mendigoizaleentzat zabaldu zen; 1985 eta 1986ren artean mendira igotzeko 4 saiakera egon ziren; lehena mendia bera identifikatzeko gai ere ez zen izan, eremuko kartografia eskasa dela medio.

1994an Bhutango gobernuak erlijioa dela eta (mendi sakratuak direlakoan) 6.000 metrotik gorako mendietara igotzea ostera ere debekatu zuen. Horren ondorioz tontorrera heldu nahi izan dutenak Tibet aldetik abiatu dira; 1998an bigarren mailako tontor bat igo zen eta 1999an talde japoniar batek Liankang Kangri (7.535 m, "Iparraldeko Gangkhar Puensum" izenez ere ezaguna) igotzea lortu zuen.

2003an Bhutango gobernuak edozein menditara igotzea erabat debekatu zuen, beraz munduan igo gabe geratzen den tontor nagusirik altuena izaten segituko du[4].

Erreferentziak aldatu

  1. «The mountains we’ve never climbed» www.bbc.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
  2. Erreferentzia webgune honetan.
  3. Eztabaida sakona Gangkhar Puensum eta Kula Kangriko altuera eta kokapen zehatzez.
  4. Mendietara igotzeko oztopoez.

Bibliografia aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu