Ganaltze

Gorzako herri hustua, Nafarroa Garaian

Ganaltze[1][a] Zaraitzu ibaxako Galoze udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioak eskualdean.

Ganaltze
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria

Bandera


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaPirinioak
UdalerriaGaloze
Administrazioa
Motaherri hustu
Izen ofiziala Canales / Ganaltze
Posta kodea31451
Herritarraganalztar
Geografia
Koordenatuak42°46′51″N 1°06′45″W / 42.78071729°N 1.11247641°W / 42.78071729; -1.11247641
Garaiera698 metro
Distantzia70,9 km (Iruñetik)
Demografia

1427n jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Zaraitzuko Unibertsitatera pasa ziren, eta ondoen Galozeko Udalara.

Zaraitzu ibaxan kokatuta da, Atabea kiñoian. Bertako biztanleak ganalztarrak ziren.

Izena aldatu

Ganaltze toponimoa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Canales (1366)
  • Garrares (1534)
  • Gavares (1567)
  • Canales (1695)
  • Canales (1704)
  • Canales (1800)
  • Ganaltze (1975)

Ezaugarriak aldatu

Armarria aldatu

Ganaltzeko armarria Zaraitzuko armarria da. Armarri honek honako blasoi hau du:[3]

« Hondo gorri batez eta aurrean otso beltz batez osatuta dago, urrezko azazkalekin eta ahoan arkume zuri batekin, urrezko adar eta apatxekin. »


Bandera aldatu

Ganaltzeko bandera Zaraitzuko bandera da. Armarria, gainean kasket bat eta bi aldeetan lanbrekinak dituela irudikatzen da, baita azpian "Azkenean konta" goiburua duela ere. Bandera honek Zaraitzuko armarri eskuinerantz biratzea dauka San Andresen gurutze gorri baten gainean, hiruki berdez inguratua. Bandera hau bera da Zaraitzu osatzen duten herri guztientzat, Otsagabiarentzat izan ezik; izan ere, herri honek bandera bera erabiltzen du, baina hiruki urdinak ditu.

Geografia aldatu

Ganaltze Zaraitzu ibaxan barruan dago. Ibar hau Pirinioetako ibarra da, Aezkoa eta Erronkaribar ibarren artean. Ibarra zeharkatzen du Zaraitzu ibaiak, Irati ibaiaren adarrak.

Inguru naturala eta kokapena aldatu

Iruñea Nafarroako hiriburutik 71 kilometrora kokatzen da Zangozako merindadearen ipar-ekialdeko muturrean eta Zaraitzu ibaxan, Pirinioetatik gertu. Herria NA-178 errepideak zeharkatzen du bai eta, iparraldetik hegoaldera, Zaraitzu ibaiak ere. Aretako mendilerroak herria mugatzen du mendebaldean, Erremendia eta Beiegu ttonttorrak tartean.

Klima eta landaredia aldatu

Izizeren behealdeko guneetan, mediterraneoaren antzeko klima dago, eta gune altuetan, atlantiar motako klima. Oro har, bi klimak nahasten diren arren, batez besteko tenperatura aldakorra da puntu batetik bestera, 6º eta 10º bitartekoa. Prezipitazioa, berriz, 900 eta 1200mm ingurukoa da, eta urteroko egun euritsuak 115 dira, batez beste.

Jatorrizko landaredia pinu basatiek osatzen dute, basoen azaleraren %51,6. Basoak, oro har, udalerriaren ekialdean daude, eta pinuez gain, haritzak eta pagoak ere badaude, azken bi espezie hauek, gunerik euritsuenetan kokatzen dira. Birlandatutako espezieen artean, haritz amerikarra eta Austriako pinu beltza daude.

Estazio meteorologikoak aldatu

Zaraitzun dagoen Ezpartza udalerrian, itsasoaren mailatik 695 metrora, Nafarroako Gobernuak 1974n jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]


      Datu klimatikoak (Ezpartza, 1974-2020)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 19.0 23.0 25.0 28.0 32.0 36.0 38.0 38.0 35.0 29.0 23.0 21.0 38.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.2 9.6 12.6 14.2 18.7 23.5 26.8 26.6 22.6 17.4 11.7 8.6 16.7
Batez besteko tenperatura (ºC) 3.4 4.3 6.8 8.7 12.6 16.6 19.2 19.1 15.6 11.6 6.8 4.1 10.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -1.3 -1.0 1.0 3.2 6.6 9.7 11.5 11.5 8.5 5.8 2.0 -0.4 4.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -17.0 -14.0 -13.0 -4.0 -2.0 1.0 3.0 0.0 0.0 -3.0 -10.0 -13.0 -17.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 106.8 99.9 88.5 124.4 101.6 64.1 45.4 51.2 79.7 122.1 136.5 139.0 1159.2
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 63.5 51.0 55.7 45.4 42.7 53.0 57.4 82.0 76.0 111.2 77.0 74.2 111.2
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 13.4 11.7 12.1 15.5 15.9 10.1 7.7 8.4 10.1 14.2 14.6 13.8 147.5
Elur egunak (≥ 1 mm) 4.8 5.2 3.7 2.7 0.5 0.0 0.0 0.0 0.0 0.1 1.9 4.1 23.1
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia aldatu

Zaraitzu ibaxako antzinako lekua. Uskartzetik hurbil zegoen, Galoze eta Zerrenkanogoitiren ondoan. 1366an su kapare bakarra zuen. Hurrengo mendearen hasieran despopulatu egin zen.[6]

Oharrak aldatu

  1. /ganált͡s̻e/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigaren silaban

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Ganaltze - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  4. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Ezpartza» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  5. Ezpartzako estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  6. Nafarroako Entziklopedia Handia | GANALTZE. (Noiz kontsultatua: 2022-02-15).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu