Gametofito

Belaunaldi-txandaketa duten landareetan, mitosiz gametoak eratzen dituen fase haploidea

Gametofitoa (greziaretik γαμέτης; gametes = 'emaztea' + φυτόν (fiton) = 'landarea') landareek dituzten bi fasetako bati deritzo, beste fasea esporofitorena izanik. Gametofiaren zelula guztiak haploideak dira, esporofitarenak diploideak diren bitartean. Esporofitoa eta gametofitoa txandakako ugalketa duten landareetan agertzen dira. Ugalketa mota horretan prozesu sexualak eta asexualak txandakatzen dira.

Txandakako ugalketa duten bizidunen bizi-zikloa, fase haploideak eta diploideak dituena. Erreferentziak: n = belaunaldi haploidea; 2n = belaunaldi diploidea; m! = mitosia; M! = meiosia; F! = ernalketa

Belaunaldi-txandaketa ere dute gametofito eta esporofito duten landareek. Belaunaldi sexuala gametofito haploidea da, gametoak dituena eta sexu bidezko ugalketa duena, eta belaunaldi asexuala esporofitoarena da.

Gametofioek zelula haploideak dituzte. Meiosia esporofitoeetan gertatzen da, eta ez gametofitoetan. Azken hauetan zelulak mitosiren bidez ugaltzen dira.

Esporofitoak eta gametofitoak morfologia oso desberdina dute. Nahiz eta landare beraren bi fase izan, itxura aldetik ez ohi dute zer ikusirik.

Esporofitoa zigoto batetik dator. Zigoto hori, bestalde, bi gameto haploideen bat-egitearen ondorioz sortzen da. Gameto horiek gametofitoaren gameto-ontzietan sortzen dira.

Kanpo estekak aldatu