Gamarrako parkea
Gamarrako parkea, Arabako Gasteiz hiriburuaren ipar-ekialdean dagoen hiri parke bat da. Zadorra ibaiaren ibilbidean dago, 186.000 metro karratuko azalera du eta Gasteizko Eraztun Berdearen zati da.
Gamarrako parkea | |
---|---|
Koordenatuak | 42°52′35″N 2°39′08″W / 42.876289°N 2.652331°W |
Helbidea | Gasteizko Eraztun Berdea |
Udalerria | Gasteiz, Araba |
Kirol instalakuntzak aldatu
Parkean, maiatzaren amaieratik irailaren hasiera artean irekiak egon ohi diren igerilekuak daude. Tenis eta padel pistak, errugbi zelaia, futbol 7ko bi zelai, bi saskibaloi jokaleku, lau pilotaleku (horietako bi estaliak), belodromoa, arabar bolo jokolekua, minigolf zelaia eta hondartza-boleibol jokalekua ere badauzka
Bestelako zerbitzuak aldatu
Kolunpioak, arropagela, aldagelak, kafetegia eta jatetxea. Ikastaroak.
Iruditegia aldatu
-
Igerilekua.
-
Taberna-jatetxea.
-
Kolunpioak.
-
Pilotalekua.