Galerio Maximo (latinez: Galerius Maximianus; c.250 - 311ko maiatzaren 5) erromatar enperadorea izan zen, 305etik hil zen arte.

Galerio


Erromatar enperadorea

305eko maiatzaren 1a (egutegi gregorianoa) - 311ko maiatza (egutegi gregorianoa)
Antzinako Erromako senataria

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGalerius Maximinus
JaiotzaDazia, 250
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaSerdica311ko maiatzaren 5a (egutegi gregorianoa) (60/61 urte)
Hobiratze lekuaSofia
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
Aitaezezaguna, Diokleziano
AmaRomula
Ezkontidea(k)Galeria Valeria (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta agintaria
Lan nabarmenak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaAntzinako Erromako erlijioa

Find a Grave: 35827724 Edit the value on Wikidata

Aureliano eta Proboren agintaldietan soldadu ausarta zela erakutsi zuen. 293an, Tetrarkia osatu zenean, zesar titulua jaso zuen Konstantzio Klororekin batera. Dioklezianoren alabarekin ezkondu zen eta Iliriako probintziak bere esku geratu ziren.

296an, Danubiotik Eufratesera mugitu zen, persiarrei aurre egiteko. Horko lehenengo kanpaina porrot hutsa izan zen, eta Mesopotamia galdu zuten. Hurrengo urtean, halere, Armeniako medietatik eraso zuen. Narses persiar erregea garaituta, Ktesifon hiria hartu zuen. 298an Narsesek bakea eskatu zuen. Mesopotamia Erromaren menpera itzuli zen, baita Tigrisen haratuago zeuden hainbat lurralde. Erromako zabalkuntza handiena ekialdean.

305ean, Diokleziano eta Maximino erretiratu zirenean, Konstantzio Klorok eta Galeriok augusto titulua jaso zuten. Zesar berriak Severo II eta Maximino Daia izan ziren. Konstantzio Kloro heriotzarekin Galeriok enperadore bakarra bihurtzeko asmoa izan zuen. Konstantzio Klororen semea, Konstantino, bere alboan izanda Galeriok uste zuen haren egoera politikoa gaindiezina zela.

Alabaina, asmoak zapuztu ziren. Konstantino aitaren ondorengoa bihurtu zen Britanian. Gainera, Maximinori eta Maxentio haren semeari aldi berean augusto titulua eman zitzaien Italian.

Italiaren inbasioa alferrik saiatu ostean, Lizinio lagunari augusto titulua eman zion, eta Galerio erretiratu zen. 311ko maiatzaren 5ean hil zen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Galerio Aldatu lotura Wikidatan