Gaizkileen Muga deitu zitzaion 1199-1200ean Nafarroako Erresuma inbaditu eta hurrengo hamarkadetan sortu zen muga berriko eskualdeen multzoari, egungo Araba-Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko mugan. Lehen hamarkadetan eskualde natural horietan gauzak berehala aldatu ez ziren arren, 1256tik aurrera, berriz, Gaztelako Koroak eraginkor egin zuen bere presentzia hiribilduak sortuz; muga inguruko herri lurren erabilera debekuen eraginez, interes liskarrak eta borrokak agertu ziren, Ahaide Nagusiek hauspotuak. Segurtasun eza horretan, ugari egin ziren mugako Nafarroako lurretan barrena egindako eraso, arpilatze eta hilketak. Askotariko herritarrek, bitartean, segurtasuna bilatu zuten hiribilduetan,