Gaitun sendagarria (Sanguisorba officinalis) Rosaceae familiako landarea da, Ipar Hemisferioko eskualde epeletan bizi dena. Sendabelar ezaguna da.[1] Iberiar Penintsulan mendiko belardietan bizi da.

Gaitun sendagarri
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRosales
FamiliaRosaceae
GeneroaSanguisorba
Espeziea Sanguisorba officinalis

Deskribapena aldatu

Landare iraunkorra da. Oinarritik ateratzen zaizkion hostoek lobulu bakoitiak dituzte, ardatz batean txertatzen direnak. Hostoen ertzak horzkaturik daude eta batzuetan gorriak izan daitezke[2].

Landareak 15 cm eta 2 metro arteko altuera har dezake. Lore gorrildol ilunezko glomeruluak osatzen ditu zurtoin luzeen puntan[2].

Sustraiak beltzak dira kanpotik eta arroxak barrutik[2].

Erabilera aldatu

 
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Sangisorgbina, taninoak, goma eta gatz mineralak ditu, ondorioz sendabelar gisa erabiltzen da. Diuretikoa, antipireptikoa, astringentea, tonikoa... da.

Txinatar medikuntza tradizionalean asko erabili izan da odola hozteko, odoljarioa eteteko eta zauriak orbaintzeko. Di Yu izena ematen diote.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. K. F. Bastow, I. D. Bori, Y. Fukushima, Y. Kashiwada, T. Tanaka, G. Nonaka, I. Nishioka & K.-H. Lee. (1993). «Inhibition of DNA Topoisomerases by Sanguiin H-6, a Cytotoxic Dimeric Ellagitannin from Sanguisorba officinalis» Planta Med 59 (3): 240-245.  doi:10.1055/s-2006-959659..
  2. a b c (Katalanez) «Sanguisorba officinalis L.» Herbari Virtual del Mediterrani Occidental (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).

Kanpo estekak aldatu