Gainlarratzea edo gehiegizko larratzea abereen bazkatze jarraitu eta intentsiboa da, lur-eremu jakin baten ahalmena gainditzen duena. Ondorioz, lurra estaltzen duen landare-geruza pobretu eta urritu egiten da, bazkaltzeko balio ez duten espezieak nagusitu egiten dira eta lurzorua higatu egiten da. Azken ondorioa landaredia erabat galtzea izan daiteke.[1] Gehiegizko larratzea basamortutzearen arrazoi nagusietako bat da.[2]

Gehiegizko larratzearen zantzuak dituen larrea, Tamil Nadu, India.

Erreferentziak aldatu

  1. Gainlarratze. Euskalterm Terminologia Banku Publikoa, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-3-18).
  2. Higadura eta desertifikazioa. Lur eta Ingurumen Zientziak, CEIDA, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-3-18).

Kanpo estekak aldatu