Gainazelerazioa edo jerka denbora-tarte batean azelerazioak duen aldaketa adierazten du. Hau da, matematikoki azelerazioaren denborarekiko lehen deribatua da; horrenbestez, abiaduraren denborarekiko bigarren deribatua edota posizioaren denborarekiko hirugarren deribatua ere bada. Horrenbestez, bere unitatea Nazioarteko Unitate Sisteman metro segundo kubikoko ((m/s3 edo m·s-3) da

Adierazpen matematikoa aldatu

Gainazelerazioa hurrengo moduetako batean adieraz daiteke:

 

non

  azelerazioa den,
  abiadura,
  posizioa,
  denbora.

Ikur estandarizaturik ez izan arren, ingelesezko jerk terminotik datorren   ikurra erabili ohi da. Bestalde, denborarekiko deribatuetarako newtondar notazioa ( ) ere erabiltzen da.

Gainazelerazioaren denborarekiko laugarren deribatuari jounce deritzo.

Kanpo estekak aldatu