Gaia hipotesia

James Lovelock kimikariak eta Lynn Margulis biologoak 1972an proposatutako hipotesia. Hipotesi horren arabera, biotak Lurreko klima modulatu (eta kontrolatu, apika) egin du denbora geologikoan.
Artikulu hau ekologismoaren hipotesiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gaia (argipena)».

Gaia hipotesia hipotesi ekologiko bat da, non biosfera eta Lurraren osagai fisikoak (atmosfera, hidrosfera eta litosfera) bateratuak agertzen diren, sistema elkarreragile konplexua eratuz. Horrela, Lurra egoera klimatiko eta biogeokimikoa homeostasian mantenduz.

Planeten bizigarritasunari buruzko ikerketak Lureko egoeraren estrapolaziotik dator hein batean, bizia jasotzeko ezagutzen dugun ingurune bakarra baita.

1969an James Lovelock kimikariak garatu zuen eta Lynn Margulis biologoak babestu. Lovelock-ek William Golding idazleari hipotesiaren berri eman zion eta azken honi bururatu zitzaion Gaia izenaz izendatzea, greziar mitologiako Lurraren jainkosa[1].

Historia aldatu

Mundua organismotzat hartzearen teoria Naturphilosophie deritzon korronte filosofikoan oinarritu zen . Teoria horri eraiki zuen aditu esanguratsuenetarikoa Henrich Steffens norvegiarra izan zen, zeinak Munduaren historia izaki bizidun bat izango balitz bezala kontatu zuen.

Fundamentuak aldatu

Teoria hau honakoan oinarritzen da: biomasak planetaren baldintzak autoerregulatzen ditu bere inguru fisikoa eramangarriagoa egiteko bizia osatzen duten espezieekin. Gaia hipotesiak "eramangarri" hori homeostasi bat bezala definitzen du[2]. Gaiaren hipotesia azaltzeko adibide erraz bat jartzen da, bitxilore mundua, alegia[3].

Gaia teoriaren arabera, gaur egun Lurrean bizitza egotearen zergatia gure atmosferaren konposizioa da. Izan ere, %78 nitrogeno, %21oxigeno eta % 0,03 karbono dioxidoa baititu[4].

Hipotesiaren garapena aldatu

Lurrak bere oreka termodinamikoa, bere sistemak eta egoerak era konstante batean mantentzen ditu (Lurra) izaki bizidunentzat leku bizigarria izateko. Horregatik esan dezakegu gure planeta izate biziduntzat hartu genezakeela.

Gaiaren hipotesia proposatzen duena honakoa da: Lurreko bizitzari hasiera eman zizkioten baldintzak, eta hortaz geroztik, bizitza bera izan da bizi baldintza horiek aldatzen joan izan den bakarra. Hortaz, esan dezakegu baldintzen emaitza, planeta habitatzen duen bizitzaren erantzukizuna eta ondorioa direla.

1960ko hamarkadaren azkenengo urteetan, NASAk Lurretik hurbilen dauden planetetan (Artizarra eta Marte) izaki bizidunen arrastorik atzemateko proiektu bat egiten ari ziren. Lovelock kimikariak, honetan lanean zebilen ikerketa taldean eta honako ondorio honetara heldu zen: Artizarra eta Marten ezinezkoa zela bizitzarik egotea bi planeta hauetan egoera desegokiak baitziren (CO2 gehiegi, oxigeno falta eta abar). Baina kimikariak beste ondorio batera heldu zen, hipotesi honi hasiera emango ziona hain zuzen ere[5].

Hasierako hipotesi honen ondoren, kimikariak tenperatura, konposizio atmosferiko eta gazitasun atmosferikoaren kontrol globala baieztatzen zuen; eta defendatu zituen argudioak honakoak ziren:

  • Lurreko gainazaleko tenperatura globala konstantea da, nahiz eta eguzkiak hornitzen gaituen energiaren igoera jasan izan den.
  • Konposizio atmosferikoa iraunkor jarraitzen du, ezegonkorra izan beharko zukeen arren.

Ozeanoaren gazitasuna konstante izaten jarraitzen du.

Adibideak[6]: Hainbat planetetan dauden, gas atmosferikoen baloreak:

  • CO2: Marten %95, Artizarrean %98, Lurrean (bizidunik gabe) 98%, Lurra (bizidunekin) %0,03.
  • O2: Marten %0,13, Artizarrean arrastoak, Lurra (bizidunik gabe) arrastoak, Lurra (bizidunekin) %21.

James Lovelock en ustez Lurra; biosfera, atmosfera, ozeanoak eta lurra kontuan hartzen ditu eta izate honek, bere osotasunean, sistema zibernetiko edo atzeraelikatu bat da. Hau da, gure planetan bizitza posiblea suertatzea eragiten du.

Gaiaren faseak aldatu

Biologo batzuek esaten dute Lurrean Gaiak lau fase zeharkatu dituela jadanik:

  • Fase iluna Gaiaren lehen atala da, duela 4600 milioi urtean lurraren sorketatik 800 milioi urte geroago gertatutako lehen organismo sinpleen sorrerara joaten dena. Han Gaia ez zen existitzen, edo lo egiten ari zela esan dezakegu, mekanismo erregulatzailea pizteko behar duen zerbaiten zain.
  • Gaia teoriaren arabera, gaur egun Lurrean bizitza egotearen zergatia gure atmosferaren konposizioa da. (Ikus #Hipotesiaren garapena) Konposizio hau ez da izan beti berdina; izan ere, lehen organismo bakunek airera kanporatutako hondakinez osatuta dago (Adibidez oxigenoa fotosintesitik). Momentu honetan esan dezakegu Gaia jaio zela, Lurrean bizi ziren mikroorganismoek hasi zirelako substantzia mailak kontrolatzen. Horrela, homeostasia hasi egin zen duela 3800 milioi urte. Fase honi Gaiaren jaiotza deitzen da.
  • Hurrengo fasea hazkunde-fasea deiturikoa da. Atal honetan, duela 2300 milioi urtetik duela bi mendeetara joaten dena, Gaia hazten da osasuntsu. Atmosferaren substantzia primario horiek organismo konplexuen garapena baliatu zuten. Organismo hauen konplexutasuna eragin zuen Lurraren osagai ez-organikoen (hau da, litosfera, hidrosfera eta atmosfera) eta atal organikoen elkarlana, zikloak eratuz. Ziklo hauek, adibidez uraren, karbonoaren eta tenperaturaren zikloak besteak beste, oso inportanteak izan ziren, halaber, espezieen garapen osasuntsua sustatzeko. Fase honetan ikus ditzakegu adibide oso argiak Gaia organismo autoerregulatzailea dela. Tenperatura handitzean, ozeanoetako plankton maila ere igotzen da. Organismo hauek fotosintetikoak direnez, fotosintesia egiten dute eta sufrea kanporatzen dute. Sufrea atmosferara isurtzen da hondakin gisa hodeiak sortuz. Hodeiek, orobat, argia ez du pasatzen uzten eta tenperatura jaisten da, planktonaren populazioa txikituz.
  • Azken 200 urteotan, giza-industrializazioa asko garatu egin da eta kontaminazio mailak inoiz baino altuagoak dira. Honek eragiten du aurreko etapetan sortutako ziklo naturalen suntsipena areagotzea. Egia da Gaia teoriak esaten duela erregulazio sistema erabiltzen duela mota honetako suntsipenak ekiditeko, baina gure hondamen abiadura hain azkarra da Gaiak ezin duela guztia jasan eta endekapen prozesua hasten du.

Kanpo estekak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Lovelock, James E. (1985). Gaia, una nueva visión de la vida sobre la Tierra. Ediciones Orbis. 15 horrialdea.
  2. Lovelock, James E. (1985). Gaia, una nueva visión de la vida sobre la Tierra. Ediciones Orbis. 16 horrialdea.
  3. Watson, A.J.; J.E. Lovelock (1983). «Biological homeostasis of the global environment: the parable of Daisyworld». Tellus 35B: 286–289. horrialdeak.
  4. Lovelock, James E. (1985). Gaia, una nueva visión de la vida sobre la Tierra. Ediciones Orbis. 34-35 horrialdeak.
  5. Lovelock, James E. (1985). Gaia, una nueva visión de la vida sobre la Tierra. Ediciones Orbis. 8-9 horrialdeak.
  6. Lovelock, James E. (1985). Gaia, una nueva visión de la vida sobre la Tierra. Ediciones Orbis. 40 horrialdea.