Gabriel Falopio

Gabriel Fallopio» orritik birbideratua)

Gabriel Falopio[1] (Modena, 1523Padua, 1562ko urriaren 9a) italiar anatomia-ikertzaile eta irakaslea izan zen, belarriaren eta ugalketa-organoen ezagueran aurrerapen handiak egin zituena. Haren abizenetik eratorriak dira umetokiko Falopioren tronpen eta belarriko Falopioren akueduktuaren izenak, besteak beste.

Gabriel Falopio

Bizitza
JaiotzaModena, 1523
HeriotzaPadua1562ko urriaren 9a (38/39 urte)
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Ferrara (en) Itzuli
Paduako Unibertsitatea
Tesi zuzendariaAntonio Musa Brassavola (en) Itzuli
Realdo Colombo (en) Itzuli
Hizkuntzaklatina
Irakaslea(k)Realdo Colombo (en) Itzuli
Johannes Baptista Montanus (en) Itzuli
Antonio Musa Brassavola (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakzirujaua, unibertsitateko irakaslea, medikua, anatomista, botanikaria, biologoa, naturalista eta apaiz katolikoa
Enplegatzailea(k)Paduako Unibertsitatea
University of Ferrara (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Biografia aldatu

Modenako katedralean kalonje zela, Ferrarako Unibertsitatean anatomia-ikasketak egin zituen, eta hango irakasle izan zen gero. Ondoren Pisako (1548) eta Paduako (1551etik aurrera) unibertsitateetan ere jardun zuen irakasle. Anatomiaren urrezko aroan aritu zen arlo horren irakaskuntzan: disziplina autonomo bilakatu zen orduan anatomia, ikerketa-esparru propioa hartuta eta teknika aurreratuekin egindako disekzioei esker. Paduako unibertsitatean, esaterako, Gabriele Falopiok urtean 7 gorputik gora disekatu ahal izan zituen, garai hartarako bitxia zena.

Umetoki eta obulutegiak elkarrekin lotzen dituzten hodiak (Falopioren tronpak), aurpegiko eta buruko nerbio nagusiak, barruko belarriko zirkulu erdiko hodiak (barakuilua) aurkitu eta deskribatu zituen. Andres Vesaliorekin batera berebiziko eragina izan zuen medikuntzak Pizkundean izan zuen aurrerapenean. Paduako lorategi botanikoko superintendente ere izan zen. Haren omenez landare genero bat Fallopia izendatu zuten.

40 urte bete baino lehen zendu zen Paduan, eta San Antonio basilikan hobiratu zuten.

Aurkikuntzak aldatu

Giza enbrioiaren anatomia argitu zuen lehen zientzilaria izan zen Gabriel Falopio. Dena den, haren lan nagusiak giza garunaren nerbio sistemari buruzkoak eta emakumeen genitalei buruzkoak izan ziren.

Nerbio sistema aldatu

Andres Vesalioren lanak zuzendu eta hobetu zituen Falopiok begiaren anatomiaren alorrean, kristalinoaren eta gorputz ziliarraren kokapenak zehaztuta.

Belarriko tinpanoa eta haren inguruan duen hezurduraren arteko loturak zehazki deskribatu zituen, baita erdi belarriaren eta barne belarriaren egiturak ere. Entzumen-nerbioaren ibilbidea deskribatu zuen, baita aurpegi-nerbioarena, nerbio-glosofaringeoarena eta nerbio trigeminoarena ere. Aldiz, nerbio bagoa eta sinpatikoa lotuta nahastu egin zen.

Genitalak aldatu

Klitoriaren eta zakilaren arteko egiturazko analogiari erreparatu zion Gabriel Falopiok, eta erakutsi zuen koitoan zehar zakila ez dela umetoki barrura sartzen. Izan ere, umetokiaren lepoa eta baginako tolesdurak nahastu egiten zituzten lehenago. Hala, bagina hitza asmatu egin zuen.

Haren izena umetoki-tronpak edo Falopioren tronpak aurkitzeagatik da ezaguna, baina lehenagoko autore batzuek jada ezagutzen zituzten hodi horiek, esaterako, Antzinako Greziako Rufus Efesokoak.

Haren heriotzaren ondoren publikaturiko De morbo gallico (1564) lanean sifilis-az babesteko preserbatibo moduko bat erabiltzea proposatu zuen, 1.100 gizonezkorekin haren eraginkortasuna probatu ondoren. Honela deskribatzen zuen: « Demum cum coiverit ponat supra glandem et recurrat praeputium », koitoa izan ondoren erabili beharrekoa zela nabarmenduta.

 
Gabriel Falopioren hilarria, Paduako San Antonio basilikan.

Lanak aldatu

Hauek izan ziren Gabriel Falopiok argitaraturiko lan garrantzitsuenetako batzuk:

  • De Metallis atque Fossilibus, 1557.
  • Observationes anatomicae, Venezia 1561, Kolonia 1562 (sarean) et Paris 1562 (sarean) ; G. Righi eta P. Di Pietrok italierara itzulia, Modena, 1964.
  • Secreti diversi et miracolosi ne, Venezia, 1563 (sarean)
  • De medicatis aquis atque de fossilibus, Venezia 1569 (sarean)
  • De morbo gallico, Padua 1563, Venezia 1574 (sarean)
  • De partibus similaribus humani corporis, Nuremberg, 1575.
  • De ulceribus, Venise 1577 (sarean)
  • Opera tam practica quam theorica, Venezia 1584, Frankfurt 1600.
  • Opera omnia (1584; 1600; 1606).

Erreferentziak aldatu