Gabial

Gabialidoen familiako narrastia, krokodiloaren oso antzekoa, baina muturra oso estua duena. 7 m-raino hazten da, oinak palmatuak ditu eta arrainez elikatzen da. Indian eta Birmanian bizi da.

Gabiala (Gavialis gangeticus) Gavialidae familiako narrastia da, 5-6 m inguru luzekoa, Gavialis generoko espezie bakarra.

Gabial
Iraute egoera

Galzori larrian (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaReptilia
OrdenaCrocodilia
FamiliaGavialidae
GeneroaGavialis
Espeziea Gavialis gangeticus
(Gmelin, 1789)
Banaketa mapa
Eguneko zikloagaueko
Gabialaren eskeletoa.

Mutur luzea eta estua du, baina ahoa oso zabalkorra du. Giltzadurarik gabeko azal-oskola du gaineko aldean, oliba-kolorekoa. Arrainak janez elikatzen da, eta arrautzak erruteko bakarrik irteten da uretatik. Ez dio gizakiari erasotzen.

Indiako Ganges, Brahmaputra eta Indus ibaietako gune zingiratsuetan bizi da, eta Birmaniako mendebaldekoetan. Animalia sakratutzat hartzen dute lurralde horietan. Espeziea galtzeko arrisku bizian dago.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu