GT Ligako 2022ko denboraldia

2022ko GT Liga
Samertolameu
Meirak (irudian) ligako hamargarren garaikurra eta 2023an TKE Ligan aritzeko txartela lortu zituen.
Datu orokorrak
Antolatzailea Galiziako Traineruen Liga
Partaideak 28 talde (12+7+9)
Estropadak 34 estropada (14+8+12)
Hasiera 2022ko ekainaren 18a
Amaiera 2022ko abuztuaren 27a
Palmaresa
Txapelduna Samertolameu (156 p.)
Txapeldunordea Bueu (154 p.)
Ohorezko tx. Tirán (136 p.)
Chapela (104 p.)
Jaitsiera Puebla (31 p.)
Mugardos (23 p.)
2021
2023

GT Ligako 2022ko denboraldia Galiziako Traineruen Liga edo Ipar-mendebaldeko Traineruen Liga arraun lehiaketaren hemeretzigarren denboraldia izan zen. Hiru txapelketak (gizonen kategoriako bi mailak eta emakumeen liga) ekainaren 18an hasi ziren Sanxenxo herriko uretan eta Teresa Herrera Banderarekin amaitu ziren abuztuaren 27an, guztiak gizonen B maila izan ezik; azken honetan lehia astebete lehenago bukatu zen, abuztuaren 20an, Muros herrian[1]. Guztira, 28 ontzi aritu ziren txapelketan (aurreko denboraldian baino 3 gutxiago), 9 emakumeen ligan, 12 lehen mailan eta 7 bigarrenean[2].

Emakumeen ligako txapeldun Cabo da Cruz trainerua izan zen. Boiroko neskek aurreko bi denboraldietan irabazitako garaikurra altxatu zuten berriro ere eta, guztira, 94 puntu eta 7 bandera eraman zituzten herrira. Denboraldia, gainera, Euskotren Ligara igotzeko txartelarekin borobildu zuten eta datorren urtean Kantauriko eta Atlantikoko ontzi azkarrenekin batera egingo dute arraun. Dena den, lehia estua izan zen Cabo da Cruzeko arraunlarientzat, Chapelak gertutik jarraitu baitzituen urte osoan zehar. Redondelako neskei dagokienez, 91 puntu eta 4 bandera lortu zituzten, baina 2023an Emakumezkoen Traineru Ligan arraun egiteko eskaintzari uko egin zioten; beraiek utzitako postua 3. egin zuen Tiránek bete du. Azkenik, ohorezko txanda Mugardos-A Cabana Ferrol elkarteak osatu zuen.

Gizonen denboraldiko txapelduna, bestetik, Meirako arraun elkartea izan zen, Sociedad Deportiva Samertolameu. Guztira, 156 puntu eta jokoan zeuden 14 banderetatik 5 irabazi zituzten A Tercako arraunlariek, tartean Teresa Herrera Bandera; baina lorpen nagusia TKE Ligara igotzeko kanporaketan eskuratu zuten, 8 urte Galiziako Traineruen Ligan arraun egin eta gero ontzi azkarrenen lehiaketara bueltatuko direlako 2023an. Txapeldunordea, aldiz, Bueu elkartea izan zen. Gorriek 154 puntu eta 7 bandera eskuratu zituzten, baina play-offean hirugarrenak izan zirenez ez zuten igoera lortu. Ohorezko txanda, azkenik, Tiránek (Bandeira Marina Cabo da Cruz ere herrira eraman zuten) eta 2022an B Ligatik igo berri zen Chapelak osatu zuten.

Sailkapenaren beheko aldean, bestetik, Mugardosek maila galdu zuen. Bestarruza ontziko mutilak izan ziren, hain zuzen ere, ligako eta jaitsiera kanporaketako motelenak eta, ondorioz, 2023an B Ligan arituko dira. A Pobra do Caramiñalgo Puebla elkarteak, aldiz, ozta-ozta saihestu zuen jaitsiera, Merak hutsik utzi zuen postua berdeek bete baitzuten.

Azkenik, bigarren mailari dagokionez, Castropolek nagusitasun osoz irabazi zuen txapelketa eta asturiarrak hurrengo denboraldian goreneko mailan arituko dira igoera play-offa irabazi zuen Samertolameuren bigarren ontziarekin batera[3][4].

A Liga aldatu

Partaideak aldatu

Guztira, 12 elkartek hartu zuten parte hemeretzigarren denboraldian; horietatik 6 coruñarrak ziren eta beste 6ak, aldiz, pontevedrarrak. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, berritasuna Tirán, Narón, Mugardos eta Chapela elkarteen parte hartzea izan zen[2]. Tirángo mutilek ezin izan zioten goreneko mailan arraun egiteko postuari eutsi eta 4. gelditu ziren TKE Ligako jaitsiera play-offean. Coruñako elkarteen kasua bestelakoa izan zen, bi traineruak azkarrenak izan baitziren 2021eko B Ligan eta Naróngo mutilek zuzenean (liga irabazteagatik) eta Mugardosekoek igoera kanporaketan lortu zuten lehen mailan arraun egiteko txartela. Azkenik, Chapelak Esteiranak utzitako postua bete zuen, azken horrek ontzia itsasoratzeko arraunlaririk ez zuela iragarri ostean[5][6].

Esteiranaz gain, denboraldi honetan A Ligan arraun egin zuten elkarteak, aldiz, Muros, Perillo eta Vilaxoán izan ziren. Lehenengo biek 2021eko txapelketan galdu zuten lehen mailan aritzeko eskubidea, sailkapeneko azken bi postuak beraienak izan baitziren. Vilagarcía de Arousako taldeak, aldiz, arazoak izan zituen elkartearentzako eraikitzen ari ziren egoitza berriarekin eta, ondorioz, ezin izan zuen taldea behar bezala prestatu 2022ko denboraldiari aurre egiteko; zuzendaritzak trainerua lehorrean uztea erabaki zuen[7].

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Udalerria (Probintzia) 2021
 
Bueu Club do Mar Bueu Maruxia   José Ferral Bueu (Pontevedra) 2.a
 
Cabo da Cruz B Club de Remo Cabo da Cruz Cabo da Cruz   Marco Antonio Silva Cabo da Cruz, Boiro (Coruña) 3.a
 
Cesantes Círculo Cultural Deportivo Cesantes San Pedro   Felipe Silva Cesantes, Redondela (Pontevedra) 9.a
 
Chapela Club de Remo Chapela Arealonga   Juan Zunzunegui Chapela, Redondela (Pontevedra) 7.a (B)
 
Mecos Club de Remo Mecos Mequiña   Francisco González O Grove (Pontevedra) 4.a
 
Mera Centro Deportivo Mariñeiro A Mariñeira   Alberto Hermo Oleiros (Coruña) 5.a
 
Mugardos Club de Mar Mugardos Bestarruza   Jorge Hermida Mugardos (Coruña) 2.a (B)
 
Narón Club de Remo Narón Punta Caleira   Eugenio Pena Narón (Coruña) 1.a (B)
 
Puebla Club de Remo Puebla Carmela   José Parada A Pobra do Caramiñal (Coruña) 6.a
 
Rianxo Club de Remo Rianxo Concello de Rianxo   Rianxo (Coruña) 8.a
 
Samertolameu Sociedad Deportiva Samertolameu A Terca   Daniel Pérez Meira, Moaña (Pontevedra) 1.a
 
Tirán Sociedad Deportiva Tirán Mar do Con   Benjamín Vázquez Tirán, Moaña (Pontevedra) 11.a (TKE)

Estropadak aldatu

Denboraldi honetan 14 estropada eta bandera izan ziren jokoan[1].

Z. Izena Lekua Data Txapelduna
1. I Bandeira Concello de Sanxenxo Sanxenxo, Pontevedra 2022ko ekainaren 18a
 
Bueu
2. IX Bandeira Baía de Mera Oleiros, Coruña 2022ko ekainaren 25a
 
Bueu
3. VIII Bandeira Marina Cabo da Cruz-Concello de Boiro Boiro, Coruña 2022ko ekainaren 26a
 
Tirán
4. XL Bandeira Concello de Moaña Moaña, Pontevedra 2022ko uztailaren 3a
 
Bueu
5. XIX Bandeira Concello de Rianxo Rianxo, Coruña 2022ko uztailaren 10a
 
Samertolameu
6. XVII Bandeira Concello da Pobra A Pobra do Caramiñal, Coruña 2022ko uztailaren 17a
 
Bueu
7. XXVII Bandeira Concello de Bueu Bueu, Pontevedra 2022ko uztailaren 24a
 
Bueu
8. IV Bandeira Chapela-Concello de Redondela Redondela, Pontevedra 2022ko uztailaren 30a
 
Bueu
9. XI Bandeira Virxe do Carme O Grove, Pontevedra 2022ko uztailaren 31
 
Samertolameu
10. IV Bandeira Cidade de Narón Narón, Coruña 2022ko abuztuaren 13a
 
Bueu
11. VIII Bandeira Illa do Samertolameu - Conc. Moaña Moaña, Pontevedra 2022ko abuztuaren 14a
 
Samertolameu
12. VI Bandeira Concello de Mugardos Mugardos, Coruña 2022ko abuztuaren 20a
 
Bueu
13. XXXVI Bandeira Concello de Redondela Redondela, Pontevedra 2022ko abuztuaren 21a
 
Samertolameu
14. XXXVI Trofeo Teresa Herrera Coruña, Coruña 2022ko abuztuaren 27a
 
Samertolameu

Sailkapena aldatu

Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 Banderak Lorpena
1. Samertolameu 156 11 11 11 11 12 11 11 11 12 11 12 10 12 10 5 Igoera play-offa
2. Bueu 154 12 12 10 12 11 12 12 12 11 12 11 12 6 9 7
3. Tirán 136 10 10 12 10 10 10 10 10 10 10 10 11 5 8 1 Ohorezko txanda
4. Chapela 104 4 8 8 8 9 8 9 8 9 9 9 7 1 7 -
5. Cabo da Cruz B 100 9 5 9 6 7 9 8 7 6 6 7 8 8 5 -
6. Rianxo 95 8 6 6 5 6 5 5 9 8 7 6 9 11 4 -
7. Mecos 92 5 7 7 7 5 6 7 6 7 5 8 6 10 6 -
8. Mera 84 7 9 5 9 8 7 4 4 5 8 5 3 7 3 -
9. Narón 52 6 4 4 4 4 4 3 5 4 3 2 4 4 1 -
10. Cesantes 42 3 1 2 2 3 3 1 2 1 4 4 5 9 2 -
11. Puebla 31 2 3 3 1 1 2 6 1 3 2 3 1 3 - - Jaitsiera play-offa
12. Mugardos 23 1 2 1 3 2 1 2 3 2 1 1 2 2 - -

Jaitsiera/Igoera play-offa aldatu

Kanporaketa honetan lau ontzik hartu zuten parte: B Ligan hurrenez hurren bigarren eta hirugarren postua lortu zuten Samertolameu Bk eta Amegrovek; eta lehenengo mailan azkeneko eta azkenaurreko postuetan gelditu ziren Pueblak eta Mugardosek. Goreneko mailan Merak hutsik utzitako postuari esker, bik lortu zuten 2023ko A Ligan arraun egiteko txartela.

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Udalerria (probintzia) Emaitza
 
Amegrove Amegrove Club de Remo Pabliño   Diego Cabaleiro O Grove (Pontevedra) 3.a (B)
 
Mugardos Club de Mar Mugardos Bestarruza   Jorge Hermida Mugardos (Coruña) 12.a
 
Puebla Club de Remo Puebla Carmela   José Parada A Pobra do Caramiñal (Coruña) 11.a
 
Samertolameu B Sociedad Deportiva Samertolameu A Terca   Daniel Pérez Fandiño Meira, Moaña (Pontevedra) 2.a (B)
Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1. estrop. Lorpena
  1 Samertolameu B 4 4 2023ko A Liga
  2 Puebla 3 3
  3 Amegrove 2 2 2023ko B Liga
  4 Mugardos 1 1

B Liga aldatu

Partaideak aldatu

Denboraldi honetan 7 elkartek egin zuten arraun B Ligan; horietatik 3 coruñarrak ziren, beste 3 pontevedrarrak eta azkenekoa, aldiz, asturiarra. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, berritasuna Club de Remo Muros eta Club de Regatas Perilloren parte hartzea izan zen, 2021ean A Ligatik jaitsi ondoren. Bestalde, Narón, Mugardos eta Chapela elkarteen ontziak lehen mailan aritu ziren eta A Cabanaren, Virxe da Guíaren eta Pueblaren B traineruak lehorrean gelditu ziren.

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea(k) Udalerria (Probintzia) 2021
 
Amegrove Amegrove Club de Remo Pabliño   Diego Cabaleiro O Grove (Pontevedra) 6.a
 
Castropol Club de Mar de Castropol Ría del Eo   José Quintana Castropol (Asturias) 9.a
 
Cedeira Club de Remo Cedeira Candieira   José María Hermida Cedeira (Coruña) 3.a
 
Muros Club de Remo Muros Muradana   Daniel Canosa Muros (Coruña) 11.a (A)
 
Perillo Club de Regatas Perillo Sta. Olalla de Lubre   Alejandro Alvedro Oleiros (Coruña) 12.a (A)
 
Samertolameu B Sociedad Deportiva Samertolameu A Terca   Daniel Pérez Fandiño Meira, Moaña (Pontevedra) 5.a
 
Vila de Cangas Club de Remo Vila de Cangas Balea   Vicente Parcero Cangas (Pontevedra) 4.a

Estropadak aldatu

Denboraldi honetan 8 estropada eta bandera izango dira jokoan[1].

Z. Izena Lekua Data Txapelduna
1. I Bandeira Concello de Sanxenxo Sanxenxo, Pontevedra 2022ko ekainaren 18a
 
Castropol
2. XXXII Bandeira Concello de Cangas Cangas, Pontevedra 2022ko uztailaren 9a
 
Castropol
3. VI Bandeira Concello de Cedeira Cedeira, Coruña 2022ko uztailaren 16a -
4. XI Bandeira Salgado Congelados Oleiros, Coruña 2022ko uztailaren 23a
 
Castropol
5. XXXVIII Bandeira Concello de O Grove O Grove, Pontevedra 2022ko uztailaren 30a
 
Castropol
6. II Bandeira Illa do Samertolameu Meira, Moaña, Pontevedra 2022ko abuztuaren 13a
 
Castropol
7. XXXIV Bandera Princesa de Asturias Castropol, Asturias 2022ko abuztuaren 14a
 
Castropol
8. VI Bandeira Muros de San Pedro Muros, Coruña 2022ko abuztuaren 20a
 
Castropol

Sailkapena aldatu

Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1 2 3 4 5 6 7 8 Banderak Lorpena
1. Castropol 49 7 7 - 7 7 7 7 7 7 2023ko A Liga
2. Samertolameu B 41 6 6 - 6 5 6 6 6 - Igoera play-offa
3. Amegrove 33 3 5 - 5 6 5 4 5 -
4. Cedeira 29 5 4 - 4 4 4 5 3 - Ohorezko txanda
5. Vila de Cangas 20 4 - - 3 3 3 3 4 -
6. Perillo 13 2 2 - 2 2 2 2 1 -
7. Muros 9 1 3 - - 1 1 1 2 -

Emakumeen Liga aldatu

Partaideak aldatu

Guztira, 9 elkartek parte hartu zuten emakumeen ligaren hamaikagarren denboraldian; horietatik 6 coruñarrak ziren, 2 pontevedrarrak eta asturiar 1. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, berritasuna Castropol elkartearen trainerua izan zen, lehen aldiz itsasoratu zena.

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Udalerria (Probintzia) 2021
 
Cabo da Cruz Club de Remo Cabo da Cruz Cabo da Cruz   Javi Lago Cabo da Cruz, Boiro (Coruña) 1.a
 
Castropol Club de Mar de Castropol Ría del Eo   José Quintana Castropol (Asturias) -
 
Chapela Club de Remo Chapela Arealonga   Francisco Lago Chapela, Redondela (Pontevedra) 2.a
 
Mugardos-A Cabana Ferrol Club de Mar Mugardos Bestarruza - Mugardos (Coruña) 7.a
 
Náutico de Riveira Club de Remo Náutico de Riveira Sálvora   Jesús Vidal Ribeira (Coruña) 5.a
 
Perillo Club de Regatas Perillo Perillo   Agustín Fernández Oleiros (Coruña) 3.a
 
Puebla Club de Remo Puebla Carmela   José Parada A Pobra do Caramiñal (Coruña) 8.a
 
Rianxo Club de Remo Rianxo Concello de Rianxo - Rianxo (Coruña) 6.a
 
Tirán Sociedad Deportiva Tirán Ruly   David Serodio Tirá, Moaña (Pontevedra) 4.a

Sailkapena aldatu

Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 Banderak Lorpena
1. Cabo da Cruz 94 9 9 - 8 8 9 9 9 8 9 9 7 7 2023ko Euskotren Liga
2. Chapela 91 8 8 - 9 9 8 8 8 9 7 8 9 4 Txapeldunordea1
3. Mugardos-A Cabana Ferrol 73 7 6 - 7 7 7 4 6 6 8 7 8 - Ohorezko txanda
4. Tirán 69 5 7 - 6 6 6 7 7 7 6 6 6 1 2023ko Euskotren Liga1
5. Rianxo 51 6 3 - 5 5 5 6 5 3 5 3 5 -
6. Náutico de Riveira 35 4 5 - 3 4 2 2 2 4 2 4 3 -
7. Castropol 38 2 2 - 1 3 3 5 4 5 4 5 4 -
8. Puebla 24 1 4 - 4 1 4 1 3 2 1 2 1 -
9. Perillo 20 3 1 - 2 2 1 3 1 1 3 1 2 -

1 Chapelak uko egin zion 2023an Emakumezkoen Traineru Ligan arraun egiteko eskaintzari eta bere postua Tiránek bete zuen, 3. gelditzeagatik hasiera batean play-offa jokatu behar ez zuen elkarteak.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c (Galizieraz) "Calendario". Liga Galega de Traiñeiras. 2022.07.26
  2. a b (Galizieraz) "Clubs". Liga Galega de Traiñeiras. 2022.09.02
  3. (Gaztelaniaz) «Castropol gana en casa y se proclama campeón de la Liga LGT B» Sexto anillo (Noiz kontsultatua: 2022.08.15).
  4. (Gaztelaniaz) «El Teresa Herrera decidirá entre hoy y mañana el campeón de la ‘A’» DXT Campeón (Noiz kontsultatua: 2022.08.27).
  5. (Galizieraz) "Barbanza encara con ocho barcos el inicio de la Liga Galega". La Voz de Galicia. 2022.07.27
  6. (Gaztelaniaz) "Juan Zunzunegui: «No necesito ir a un equipo de arriba para sentirme bien, al contrario»". La Voz de Galicia. 2022.07.27
  7. (Galizieraz) "O CR Vilaxoán non remará no 2022 tras completar 365 días sen o seu local". La Voz de Galicia. 2022.07.27

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu