GR 228, edo Bilboko ibilbide luzea Bilbo inguratzen duen ibilbide luze zirkularra da. 71,25 kilometrotako luzera du. 2013an homologatu zuten ibilbidea eta orduan bihurtu zen GR ofizial [1].

Ibilbideak hiri, baserri zein landa eremuak gurutzatzen ditu, eta zenbait atseden leku daude bidean, mahai, barbakoa eta aisialdirako beste hornidura batzuekin.

Mendi aipagarrien artean, Artxanda, Avril, Pastorekorta, Pagasarri, Ganeta, Arraitz eta Kobetatik igarotzen da.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu