GE Building, Ameriketako Estatu Batuetako New York hirian dagoen Art Déco estiloko bulego etxe orratz bat da. Guztira 259 metro eta 70 solairu dauzka, eta 1933an amaitu zuten eraikitzen. Rockefeller Center-eko eraikin nagusia da. Art Déco estiloko etxe orratz altu gehienek ez bezala, GE Building eraikinak ez dauka bere goialdea orratz batekin errematatuta.

GE Building
Rockefeller Center
eta
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua New York
Ameriketako Estatu Batuetako hiri New York
BoroughManhattan
Koordenatuak40°45′32″N 73°58′46″W / 40.75897°N 73.97939°W / 40.75897; -73.97939
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntzaren hasiera 1931
JabeaNBCUniversal (en) Itzuli
Tishman Speyer (en) Itzuli
Izenaren jatorriaGeneral Electric
RCA Corporation
ErabileraBulegoa
Arkitektura
ArkitektoaRaymond Hood (en) Itzuli
Materiala(k)altzairua, beira eta Granitoa
EstiloaArt Déco arkitektura
Dimentsioak259 (altuera) m
Solairuak70
60
Kontaktua
Helbidea30 Rockefeller Plaza, New York, NY 10012

1988ra arte, RCA Building izena zeukan, eraikineko erakunde garrantzitsuena Radio Corporation of America zelako. 1988an GE Building izena jarri zitzaion; hots, General Electric-ek RCA korporazioa berrerosi eta bi urte geroago.

GE Building New Yorkeko eraikin ospetsuen eta ezagunenetakoa da.

Associated Architects arkitekto taldeak diseinatu zuen.

"Top of the Rock": eraikinaren goialdeko behatokia aldatu

New York hiriaren ikuspegi bat (erdian, Empire State eraikina ikusten da), GE Building eraikinean dagoen Top of the Rock behatokitik lortua.

Eraikinaren goialdean behatoki bat dago, "Top of the Rock" deiturikoa. 75 milioi dolarreko zaharberritze-lanak egin ondoren, 2005eko azaroaren 1ean ireki zitzaion berriro ere publikoari. Behatokia diseinatuta dago transatlantiko baten kubiertarekin antzekotasuna izan dezan. Bisitariei New York hiriaren ikuspegi miresgarria eskaintzen die, Empire State eraikineko 86. solairuko behatokiarekin norgehiagokan.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.