Fulda hiri alemaniarra da, Hessengo eskualdekoa. Fulda ibaiertzean dago. 195.530 biztanle zituen 2010eko Abenduaren 31an.

Fulda
Fulda
barrutiko hiriburua
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Hessen
Gobernu-eskualdeKassel gobernu-eskualde
Rural district of HesseFulda
AlkateaHeiko Wingenfeld (en) Itzuli
Izen ofizialaFulda
Jatorrizko izenaFulda
Posta kodea36001–36043
Udalerri kodea06631009
Geografia
Koordenatuak50°33′10″N 9°40′39″E / 50.5528°N 9.6775°E / 50.5528; 9.6775
Map
Azalera104.05 km²
Altuera261 m
Demografia
Biztanleria69.968 (2022ko abenduaren 31)
1.506 (2021)
alt_left 35.435 (%50,6) (%49,4) 34.533 alt_right
Dentsitatea672,45 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraXII. mendea
Telefono aurrizkia0661
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakComo, Arles, Sergiev Posad, Wilmington eta Litoměřice
MatrikulaFD
fulda.de

Historia aldatu

Fuldaren jatorria izen bereko ibaiaren ertzean 744 urtean eraikitako monasterio beneditarrean dago. Monasterioko misiolariak Karlomagnoren armadarekin batera joan ziren honek konkistaturiko Saxoniako lurretako biztanleak konbertitzera. Fundatzailea San Sturm izan zen, San Bonifazioren ikasle izana, eta frisioek San Bonifazio hiltzean honen erlikiak Fuldako monasteriora ekarri ziren. Erlikia hauek ondo gordeak izan zitezen Erromako San Petri basilika zaharrean inspiraturiko eliza bat eraiki zen monasterioaren ordez 790 eta 819 artean.

Basilikaren inguruan herria sortuz joan zen. Apezpikutza eskuratu zuen 1752an eta bultzada handia hartu zuen, hiri barrokoa bihurtu zelarik.

Ondasun nabarmenak aldatu

XVIII mendekoak ditu katedrala (1704–1712), printze-abadeen jauregia (1707–1712) eta San Blasius parrokia (1771–1785).

  • Katedrala (Fuldaer Dom): Fuldako monasterioaren gainean eraikitako basilika barrokoa da.
  • Hiriko jauregia (Stadtschloss): Printze-abadeen bizilekua. Jauregiaren lorategien beste aldean Orangerie dago, gaur egun hotela dena.Lorategien mendebaldean Michaelskirche kapera dago, hilerri beneditarra zaintzen duena.

Iruditegia aldatu

Hiri senidetuak aldatu

Fulda ondorengo hiriekin senidetua dago:

Demografia aldatu

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Kanpo estekak aldatu