Fukuhara-kyo (japonieraz: 福原京 Fukuhara-kyō?) Japoniako hiriburua izan zen 1180ko ekainetik, urte bereko azaroa arte, Heian aroaren amaieran.

Hiri honek, egungo Kobe hiriaren zati bat hartzen zuen, eta, jatorrian, merkataritza portu bat izan zen. 1180an, Taira no Kiyomoriren aginduz, Japoniako hiriburua Kiototik Fukuharara pasatzea erabaki zen, Txinarekin merkataritza sendotzeko asmoz, baina, handik hilabete gutxira, Genpei Gerrak hastean Minamoto klanaren mehatxuak, hiriburua berriz Kiotora pasatzera behartzen du.


Aurrekoa
Heian-kyo (Kioto)
Japoniako hiriburua
1180ko ekainetik azarora arte
Ondorengoa
Heian-kyo (Kioto)

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Japoniako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.