Friedrich Mohs (Gernrode, Harz, Alemania, 1773ko urtarrilaren 29a - Agordo, Tirol, Austria, 1839ko irailaren 29a) mineralogoa eta geologoa izan zen. Irakaslea izan zen Grazen, Friburgon eta Vienan. Meen gogortasuna neurtzeko eskala bat asmatu zuen, Mohsen eskala deitua: eskalako mea batek bere aurrekoa urra dezakeela kontutan hartuta, eta ondoren datorrenak lehena, eskalako mea oinarrizkoak gogortasun txikienekotik handienera sailkatzen dira: talkoa, igeltsua, kaltzita, fluorita, apatita, ortoklasa, kuartzoa, topazioa, korindoia eta diamantea. Balioa 1etik 10era dute. Gainerako meen gogortasuna eskalakoekin erkatuz jakin daiteke.

Friedrich Mohs

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCarl Friedrich Christian Mohs
JaiotzaGernrode1773ko urtarrilaren 29a
Herrialdea Prusiako Erresuma
BizilekuaViena
Freiberg
HeriotzaAgordo1839ko irailaren 29a (66 urte)
Hobiratze lekuaVienna Central Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaFreiberg University of Mining and Technology (en) Itzuli
University of Halle-Wittenberg (en) Itzuli
Tesi zuzendariaAbraham Werner
Doktorego ikaslea(k)Josef Redtenbacher (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
alemana
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmineralogoa, fisikaria, unibertsitateko irakaslea eta kristalografoa
Enplegatzailea(k)Vienako Unibertsitatea
Freiberg University of Mining and Technology (en) Itzuli
Graz University of Technology (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaPrusiako Zientzien Akademia
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia

Find a Grave: 105207057 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Friedrich Mohs