Friedrich Engels filosofialari eta iraultzaile alemaniarra (Wuppertal, Renania, garai hartan Prusia, 1820ko azaroaren 28a - Londres, 1895eko abuztuaren 5a). Karl Marxen lagunmin eta lankidea izan zen eta, harekin batera, mugimendu sozialista nahiz komunistarentzako obra funtsezkoak idatzi zituen: besteak beste, Manifestu Komunista. I. zein II. Internazionalaren buruzagia izan zen.

Friedrich Engels

Bizitza
JaiotzaBarmen1820ko azaroaren 28a
Herrialdea Prusiako Erresuma
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaLondres1895eko abuztuaren 5a (74 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
AitaFriedrich Engels
AmaElisabeth Franziska Mauritia van Haar
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaBerlingo Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, social scientist (en) Itzuli, Politikari teorikoa, filosofoa, idazlea, iraultzailea, soziologoa, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta kazetaria
Lantokia(k)Bremen eta Manchester
Lan nabarmenak
InfluentziakHeraklito, Ludwig Feuerbach, The Essence of Christianity (en) Itzuli, Karl Marx, Georg Wilhelm Friedrich Hegel, Adam Smith, Max Stirner (en) Itzuli eta David Ricardo
KidetzaLehen Internazionala
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoaLiga Komunista

IMDB: nm0257290 Facebook: PhilosopherFriedrichEngels iTunes: 262892193 Musicbrainz: 9722f17c-2e6d-4e70-b321-5e0c9ec60907 Discogs: 1440684 Find a Grave: 2240 Edit the value on Wikidata
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Karl Marx ulertzeko gakoak

Familia burges eta erlijioso batekoa zen arren, Manchesterren bere aitaren fabrikako arduradun egon zen bitartean langileen baldintza txarretaz ohartu zen. Bertan langileen egoera aztertu eta ekonomia kapitalistaren kontrako lehen kritika zientifikoetako bat egin zuen: sozialismoaren ildotik, langileriaren askatasunaren beharra azpimarratu zuen (Ekonomia politikoaren kritikarako hastapenak, 1844; Langile klasearen egoera Ingalaterran, 1845).

1844ean Marxekin elkartu zen Bruselan. Elkarrekin Familia Santua, Alemaniar ideologia eta Alderdi Komunistaren Manifestua (1848) idatzi zituzten. Alemaniara itzuli ondoren, Kolonian, Barmenen eta Palatinatuan izan ziren matxinadetan parte hartu zuen armada errepublikarrarekin (1848). Mugimendu haren hondamendiaren ondoren Nekazarien gerra (1850), Reich-aren eraketarako Kanpaina (1850), eta Iraultza eta Kontrairaultza Alemanian (1851-1852) liburuak idatzi zituen Londresen. 1850etik 1869ra arte bere aitaren lantegian lan egin zuen eta era horretan lagundu ahal izan zion Marxi diru kontuetan. Hizkuntzak ikasi zituen, gizarteen historiak hobeto ezagutzeko, arazo militarrak ikertu zituen eta artikulu ugari idatzi zuen. Berriro Londresa itzulirik, Internazionalean bere lekua hartu eta Alemaniako sozial-demokraziaren garapena hurbiletik zaindu zuen (Gothako eta Erfurteko programen kritika, Marxekin batera, 1875-1891). Bere azken obretan teoria landu zuen gehienbat: Anti-Dühring (1877), Izadiaren dialektika (bukatu gabea), Familiaren, jabego pribatuaren eta Estatuaren jatorria (1884), Feuerbach eta Alemaniako filosofia klasikoaren bukaera (1888). Kapitala burutu zuen, Marxek bukatu gabe utzi baitzuen.

Marxen hilobiaren gaineko hitzaldia aldatu

« Darwinek natura organikoaren garapena aurkitu duen bezala, Marxek giza historiaren garapenaren legea aurkitu du, hau da, (...) gizakiek politika, zientzia, artea, erlijioa anintzat hartu baino lehen, jan, edan, bizilekua aurkitu eta jantzi beharra daukate eta, ondorioz, Estatuaren erakundeak, lege irizpideak, artea eta erlijioa bera, bizitzeko baliabide materialen produkzioan eta herri bateko aldi bateko ekonomi garapen mailan oinarritu eta bertatik ateratzen eta azaltzen dira, eta ez alderantziz, orain arte esaten izan den moduan. »

—Friedrich Engels, Highgateko hilerrian, Londres, 1883ko martxoaren 17an


Ingalaterrako langileriari buruz aldatu

« Zenbat eta gehiago saiatu langilea gaur egungo egoeratik ateratzen, orduan eta etsaiago bihurtzen da burgesa. Baina bestalde, langileak nabaritzen du burgesiak gauza baten moduan tratatzen duela, jabetza bat balitz bezala, eta horregatik bakarrik, burgesiaren etsai gisa ageri da. Gaur egungo baldintzetan, langileak, duintasunari eusteko, gorrotoa eta burgesiaren aurkako matxinada erabili behar dituela frogatzeko ehunka adibide ditut. Eta grinarik gogorrenaz jabeen tiraniaren aurka protesta egin behar izatea langilearen heziketatik ondorioztatzen da, edo askoz hobeto, heziketa faltatik, bai eta Ingalaterrako langileari helarazi zaion irlandar odol sutsutik ere.

Industriaren garapenarekin batera hasi ziren langileak burgesiaren aurka matxinatzen, eta matxinada horrek zenbait fase izan ditu. Ez dugu hemen fase horien esanahi historiko zehatza aztertuko (...); zenbait gertakariren berri emango dut, Ingalaterrako proletarioen ezaugarriak adierazteko.

Lehenengoa, zakarrena, matxinada horren formarik ikaragarriena, delitua izan zen. Langilea beharrean eta premia gorrian bizi zen, eta beste batzuk hobeteo zeudela ikusten zuen. Langileak ez zuen ulertzen, gizartearen alde aberats alferrontzi batek baino askoz ere ahalegin handiagoa egin arren, zegatik jasan behar zituen baldintza txar haiek. Jabetzarekiko berezko errespetuari gailentzen zitzaion premia gorria; eta lapurretan zebilen. Industria zabaldu ahala delinkuentziak gora egin zuen, eta urteko atxilotuen kopurua eta kotoiaren kontsumoa lotuta daude.

Baina berehala ulertu zuten langileek metodo horren bidez ezin zitekeela ezer lortu. Gaizkileek nork bere aldetik soilik egin zezaketen protesta, banako gisa soilik, lapurreta eginez, gizarteko ordenaren aurka (...), Langileria burgesiari aurre egiten hasi zen, makinak sartzearen aurka egiteko indarra erabili zuenean: hori bat-batean gertatu zen, berez, langile-mungimendua sortu zen modu berean.

»

—Friedrich Engels, Ingalaterrako langileriaren egoera, 1844


Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu