Fridtjof Wedel-Jarlsberg Nansen (Oslo, Norvegia, 1861eko urriaren 10a - Lysaker, Norvegia, 1930eko maiatzaren 13a) norvegiar esploratzaile, zientzialari eta diplomatikoa izan zen. 1922an Nazioen Ligako Goi Ordezkaritzan burututako lanarengatik Bakearen Nobel Saria irabazi zuen. Orokorki Norvegiako historiako pertsonaia garrantzitsuenen artean kokatua izan ohi da.

Fridtjof Nansen

(1896)
United Nations High Commissioner for Refugees (en) Itzuli

1922 - 1927
ambassador of Norway to the United Kingdom (en) Itzuli

1906 - 1908
Philarmenian International League (en) Itzuli honorary chairperson (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFridtjof Wedel-Jarlsberg Nansen
JaiotzaVestre Aker (en) Itzuli1861eko urriaren 10a
Herrialdea Norvegia
HeriotzaPolhøgda (en) Itzuli1930eko maiatzaren 13a (68 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaBaldur Fridtjof Nansen
AmaBaronesse Adelaide Johanne Thekla Isidore Wedel Jarlsberg
Ezkontidea(k)Eva Nansen (en) Itzuli  (1889ko irailaren 6a -  ezezaguna)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaOsloko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Hizkuntzaknorvegiera
Jarduerak
Jarduerakzoologoa, polar explorer (en) Itzuli, diplomazialaria, katedraduna, politikaria, argazkilaria, izotz gaineko abiadura-patinatzailea eta idazlea
Enplegatzailea(k)University Museum of Bergen (en) Itzuli
Osloko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Norvegiako Zientzia eta Letren Akademia
Royal Norwegian Society of Sciences and Letters (en) Itzuli
Prusiako Zientzien Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Fatherland League (en) Itzuli
Paneuropean Union (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoaFree-minded Liberal Party (en) Itzuli

IMDB: nm0620940 Musicbrainz: 860ad66d-c58f-4334-b8c1-d1fac9aed350 Discogs: 2654125 Find a Grave: 17925206 Edit the value on Wikidata

Kirol eskiatzaile aitzindari gisara hasi zen, gerora Ipar Poloko esploratzaile bezala jarduteko. Nansenek Fram itsasontzi barnean eginiriko espedizion artikoan arrakasta handia lortu zuen, Ipar Polora lehen inork lortu ez zuen bezainbeste hurbilduz. Fram bere ontziarekin Oslon itsasoratu eta behin Artikora ailegatzean ontzia noraezean joan zedin utzi zuen, ondoren bere bidailagun zen Fredrik Hjalmar Johansenekin 86° 15' Iparraldera ailegatu zelarik. Beren irteeratik hiru urtetara Jackson-Harmsworth espedizioak bi gizonok erreskatatu zituen.

Beranduago Nansen zoologo eta ozeanografo gisara nabarmendu zen, bai eta Neuronaren Doktrinaren aitzindarietako bat bezala. Diplomatiko modura ere gailendu zen, denborarekin Nazioen Ligaren Errefuxiatuen Mandatari bilakatu zelarik. Eva Nansenekin (1907an zendua) ezkondu eta Odd Nansen arkitekto eta humanista nabarmenaren aita izan zen. Eigil Nansenen aitona ere bada. Tony Harrisonen 2008ko Fram idazlanaren pertsonai nabarienetako bat ere bada, lan hau Nansenen darwinismotik humanitarismorako bilakaerari buruz jarduten da.