Frida Boccara

abeslari frantziarra

Danielle Frida Hélène Boccara (Casablanca, Maroko, 1940ko urriaren 29aParis, 1996ko abuztuaren 1a) abeslari frantziarra izan zen. Bere familia jatorriz judua Livornokoa ( Italia ) zen, Ipar Afrikako frantziar kolonietara joana, zeinaren ondorioz Casablancan jaio eta hazi zen.[1]

Frida Boccara


UNICEFen borondate oneko enbaxadorea

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDanielle Frida Hélène Boccara
JaiotzaCasablanca1940ko urriaren 29a
Herrialdea Maroko
 Frantzia
HeriotzaParisko 20. barrutia1996ko abuztuaren 1a (55 urte)
Hobiratze lekuaBagneuxko hilerria
Heriotza modua: arnas gaixotasuna
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
italiera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Enplegatzailea(k)Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa
Jasotako sariak
Genero artistikoachansona
Ahots motakontraltoa
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaUniversal Music Group

yvettes.blog4ever.com…
IMDB: nm1485942 Youtube: UCVFw4zbozHL_yrn0aEZe4OQ Spotify: 3STJooaV48Du0c6tfZ5PIe Last fm: Frida+Boccara Musicbrainz: 7760c10e-5640-46eb-9eec-c9d2186f829d Discogs: 468106 Allmusic: mn0000976088 Find a Grave: 10345563 Deezer: 152262 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Boccarak Parisko Mireille abeslariaren Petit Conservatoire de la Chanson-en jaso zuen bere musika-prestakuntza. 1960an ospatu zituen bere lehen arrakastak Antibesko Rose d'Or jaialdian.

1969an, Frantziaren ordezkari izan zen orduko Eurovision edizioan (Un jour, un enfant abestiarekin, Émile Sternen konposizioa) eta beste hiru abeslarirekin batera irabazi zuen; sari banatua egon den Eurovisioneko aldi bakarra. 1969ko hartan berarekin batera irabazle izan ziren Erresuma Batuaren izenean, Lulu "Boom Bang-a-Bang" kantuarekin; Herberehetako Lenny Kuhr "De troubadour" abestiarekin, eta Espainiako ordezkari Salomé katalana, "Vivo cantando" abestiarekin.[2]

Kantariaren nazioarteko beste arrakasta batzuk izan ziren Les Moulins de mon cœur ( Michel Legrandena, ingelesezko bertsioa, The Windmills of my Mind, Dustie Springfield hedatu zuena gero) eta Cent mille chansons (Michel Magnek konposatua). Boccarak urrezko bi disko eta platinozko disko bat jaso zituen bere salmenta arrakasta handienengatik. Frantzian izan ezik, ospe handia izan zuen, batez ere Espainian. Alemanez, ingelesez, italieraz eta errusieraz ere grabatu zituen abestiak.

1960 eta 1983 artean izan zuen karrera jarraituena, urteroko diskoak kaleratuz. 1988tik aurrera ez zen grabazio berririk agertu. Bere semea, Tristan Boccara, 1970eko hamarkadaren erdialdean jaioa, musikaria da (abeslaria, konpositorea, piano-jolea, moldatzailea) eta Goldinski izen artistikoarekin ere egiten du lan. Frida Boccara pneumoniak jota hil zen 55 urte zituela eta Parisko aldirietan dagoen Bagneuxko hilerriko alderdi juduan lurperatu zuten.

Erreferentziak aldatu

  1. (Frantsesez) «FRIDA BOCCARA. CHANTEUSE JUIVE FRANCO MAROCAINE.» Centerblog 2021-08-23 (Noiz kontsultatua: 2023-05-27).
  2. (Gaztelaniaz) Hergar, Paula. (2018-03-28). «La inaudita situación que ocurrió en Eurovisión cuando lo organizó España en 1969» LOS40 (Noiz kontsultatua: 2023-05-27).

Kanpo estekak aldatu