Franz Xaver Kroetz (Munich, Alemania, 1946ko otsailaren 25a) alemanezko antzerkigilea da.

Franz Xaver Kroetz
Bizitza
JaiotzaMunich1946ko otsailaren 25a (78 urte)
Herrialdea Alemania
Familia
Ezkontidea(k)Marie Theres Kroetz-Relin  (1992ko martxoaren 5a -  2006ko azaroaren 20a)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, film-zuzendaria, aktorea, idazlea, gidoilaria eta errealizadorea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa German Communist Party (en) Itzuli

IMDB: nm0471890 Allocine: 164928 Allmovie: p317556 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Ekonomiako ikasketak bertan behera utzita, antzerki-eskolak hartzen hasi zen, Munichen lehenbizi, eta Vienan gero. 1970etik aurrera Alemanian arrakasta gehien izan zuten antzerkigileetako bat izan zen. Bere lehenengo lanean bertan (1968, Wildwechsel) agerian geratu ziren handik aurrera bere obra osoan erabiliko zituen gai, hizkuntza eta baliabide nagusiak: krisian sartutako bikoteak, maitaleak zapalduta bizi den gazte bat, abortatu ezinean semea hiltzen duen ama baten istorioa, eta abar. Kroetzen pertsonaiak min hartutako pertsonak dira beti, gizartearen biktimak, ez kriminalak. Gizon-emakumeen premiak eta miseria hartzen ditu oinarri gisa gizarte-kritika eraikitzeko. Garai hartako lanen artean, hauek ditu aipagarrienak: Michis Blut (1971, Michiren odola); Hartnäckig (1971, Egoskorra); Männersache (1971, Gizonen gauza); Stallerhof (1972, Staller-en etxaldea), Geisterbahn (1972, Beldurraren trena). Azken urte horretan bertan Lieber Fritz (1972, Fritz maitea) argitaratu zuen, aske utzi duten exhibizionista baten historia.

Handik aurrera aldaketa sumatu zen Kroetzen literaturaren ideian. Das Nest (1975, Habia), Mensch Meier (1978) eta Der stramme Max (1980, Max kementsua) obretan Kroetzen pertsonaiek ikasteko eta, beraz, aldatzeko gaitasuna dute. Orduan erabili zuen teknikak antzerki absurdoarenak gogorarazten ditu zenbait gauzatan, batez ere Nicht Fisch nicht Fleisch obran (1981, Ez arrainik ez haragirik). 1980ko hamarraldiaren hasieran, krisi batetik atera nahiz, eleberri bat idatzi zuen, Der Mondscheinknecht (1981, Ilargi izpiaren jopua), zailtasunak eta arazo fisikoak dituen pertsona baten bizitzaren kontakizuna. Krisi horren ondorioz idatzi zuen, baita ere, Bauernsterben (1985, Nekazarien heriotza). 1986an arrakasta handia izan zuen Kir Royal telebista-sailean, antzezle gisa.

Zenbait sari jaso izan ditu; besteak beste, Alemaniako Errepublika Federalaren Merezimenduaren Ordena saria 2005ean.

Gaur egun, Chiemgaun (Bavaria) eta Tenerifen (Kanariar uharteak) bizi da.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu