Frantzisko Zalakain

euskal idazlea

Frantzisko Zalakain Illarramendi (Errenteria, Gipuzkoa, 1915eko uztailaren 5a - Donibane Lohizune, Lapurdi, 1971) euskal idazle eta burkide komunista izan zen.

Frantzisko Zalakain
Bizitza
JaiotzaErrenteria1915eko uztailaren 5a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonibane Lohizune, 1971 (55/56 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskadiko Partidu Komunista

Literaturaren Zubitegia: 408

Espainiako Gerra Zibilean, iparraldeko frontean borrokatu ondoren Mexikora erbesteratu zen, eta, antza, atxilo hartu zuten El Pason. Geroztik, Grenoblen eta Parisen bizi izan zen.

Mexikon hasi zen euskaraz idazten, Euskadiko Alderdi Komunistaren ordezkaritzak han argitaratzen zuen Alkartu aldizkarian. Gero, Euzkadi Obrera eta Arragoa agerkarietan argitaratu zituen artikulurik garrantzitsuenak. Euskadiko Alderdi Komunistak 1964. urtetik aurrera argitaratu zuen Arragoa aldizkariaren arima eta zuzendaria izan zen Frantzisko Zalakain.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.