Frantziska Erromatarra

Frantziska Erromatarra (italieraz: Francesca Romana; Erroma 1384 - Erroma, 1440ko martxoaren 9a), Francesca Bussa de Leoni jaioa, beneditar moja eta mistikoa izan zen. Paulo V.a aita santuak kanonizatu zuen, 1608ko maiatzaren 9an; jaieguna, martxoaren 9an du.

Frantziska Erromatarra

Bizitza
JaiotzaErroma, 1384
HeriotzaErroma1440ko martxoaren 9a (egutegi gregorianoa) (55/56 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakmoja katolikoa
Santutegia
Martxoaren 9
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaBeneditar

Find a Grave: 94781461 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Erroman jaio zen, guraso noble eta aberatsak zituela. Hamaika urte zituela, moja izatea erabaki zuen, baina gurasoek Lorenzo Ponzianorekin, Aita Santuaren tropen Erromako komandantearekin, ezkontarazi zuten[1]. Hitzartutako ezkontza izan arren, aski senar-emazte zoriontsuak izan ziren. Frantziska eta Vannozza ezkonahizpek otoitz egin eta behartsu zein gaixoak bisitatzen zituzten; era horretan, gauza bera egitera bulkatu zituzten beste emakume batzuk.

Frantziskaren eskuzabaltasuna 1413-1414. urteetako izurritean nabarmendu zen bereziki. Haren hiru seme-alabetako bi hil ziren Izurri Beltzaren ondorioz, eta sufrimendu horrek behartsuen beharrekiko sentiberatu zuen. Lorenzo zauritua itzuli zen gerratik, eta Frantziskak zaindu zuen, 1436an hil zen arte[2].

Frantziskak aurrera egin zuen kontenplazio bizitzan. Mirari eta estasiaren dohainak zeuzkan, eta aingeru guardakoaren ikuskaria izaten zuen. Umiltasun, obedientzia eta eroapenagatik nabarmentzen zen. 1425eko abuztuaren 15ean, Jasokundearen egunean, Santa Maria Nova monasterioan, oblatu bilakatu zen beste 9 emakumerekin batera. Hasieran oblatuak nor bere etxean bizi izan ziren, 1433ko martxoan Tor di Specchiko monasterioa sortu zuen arte[2]. Olibeteko oblaten kongregazioak San Benediktoren arauak hartu zituen, eta 1433ko uztailean Eugenio IV.aren onespena lortu zuen. 1436an alargundu zen, eta bera ere Tor de Specchira erretiratu zen[3].

Erreferentziak aldatu

  1. Santa Francesca Romana. in: Monastero delle Oblate di Tor de' Specchi. tordespecchi.it (Noiz kontsultatua: 2016-06-10).
  2. a b St. Frances of Rome. in: The Catholic Encyclopedia. newadvent.org (Noiz kontsultatua: 2016-06-10).
  3. Lur entziklopedietatik hartua.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frantziska Erromatarra