Frantziaren banaketa administratiboa

Frantziaren banaketa administratiboa hainbat mailatan banatu den administrazio-sistema konplexu bat da:

Metropolitar lurraldeen banaketa aldatu

  • 13 eskualde (fr. régions): Frantzia 18 eskualdetan banatu da; horietatik 13, Metropolitar Frantzian daude. Nahiz eta lehen mailako azpibanaketa izan, Frantzia estatu zentralista denez, ez dute botere betearazlerik, judizialik edo legegilerik.
  • 96 departamendu (fr. départements): Metropolitar Frantzian, eta beste 5, itsasoz haraindi. Kontseilu Orokor bat dute buru. Sei urterako hautatuak dira kontseilukideak. Departamendu bakoitzak prefeta bat du.
  • 323 barruti (fr. arrondissements): departamendu bakoitza hainbat barrutitan banatu da, eta bakoitzak azpiprefeta bat du buru. Haren helburua departamenduko prefetari laguntzea da.
  • 1.995 kantonamendu: hauteskunde-barrutien antzekoak dira.
  • 36.529 udalerri edo komuna: unitate administratiborik txikienak. Bakoitzak udal edo mairie bat du buru.

Itsasoz haraindiko lurraldeen banaketa aldatu

 
  • 12 barruti.
  • 172 kantonamendu.
  • 129 udalerri.
  • Clipperton. Zuzenean gobernuak administratzen ditu.

Kanpo estekak aldatu