František Ladislav Rieger

František Ladislav Rieger (Semily, 1818ko abenduaren 10a - Praga, 1903ko martxoaren 3a) txekiar ekonomialari eta politikari abertzalea izan zen.

František Ladislav Rieger

Austriako Abgeordnetenhaus-eko kidea


Member of the Austrian Reichstag (en) Itzuli


Member of the Bohemian Diet (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaSemily1818ko abenduaren 10a
Herrialdea Austriar Inperioa
 Austria-Hungariako Inperioa
HeriotzaPragako Hiri Berria eta Praga1903ko martxoaren 3a (84 urte)
Hobiratze lekuaVyšehrad cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Marie Riegrová-Palacká (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaPragako Unibertsitate Karolina
Hezkuntza-mailazientzietan doktorea
Hizkuntzaktxekiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, ekonomialaria, politikaria, legelaria, poeta, editore-laguntzailea eta itzultzailea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaSerbian Learned Society (en) Itzuli
Serbian Academy of Sciences and Arts (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaČeský klub (en) Itzuli
Old Czech Party (en) Itzuli

Musicbrainz: a1324125-32c2-4b86-bcc2-c1f4367b63d3 IMSLP: Category:Rieger,_František_Ladislav Edit the value on Wikidata

Pragako Unibertsitatean zuzenbidea eta ekonomia ikasi zituen eta han ideia nazionalistekin harremanetan jarri zen. 1830eko Azaroko Altxamenduan parte hartu zuten poloniar errefuxiatuek ere eragin zioten. 1848ko Iraultzan eta uztailean Vienako Batzar Konstituziogilean parte hartu zuen. František Palackýrekin eta beste lagun batzuekin batera proposatu zuten Bohemia estatu federal autonomo bihurtzea Austriako Inperioaren barruan.

Bohemiako konstituzioari uko egin ondoren, bi urte eman zituen Londresen eta Parisen borondatezko erbestealdian. Pragara itzulita, gai ekonomikoei buruz idazteari eta txekiar kulturaren aurrerabide-proiektuak sustatzeari ekin zion. Halaber, Slovník naučný izeneko ezagutza orokorreko entziklopedia txekiar bat argitaratzen hasi zen (1859-1874). Txekiako lehen egunkari politikoa ere sortu zuen 1861ean.

1859an Austria-Hungariako monarkia sortu ondoren, Rieder politikara itzuli zen. Txekiako Alderdi Nazionaleko buruzagi bihurtu zen, eta autonomia eskatu zion berriro Bohemiari. Enperadoreak eskaerari entzungor egin ondoren, Riegerrek hogei urte iraun zuen erresistentzia pasiboko politika txekiar bati ekin zion.

Urteen poderioz, Riederren kontserbadorismoak, nobleziarekin eta Eliza Katolikoarekin egindako aliantzak Alderdia hautsi zuten, Txekiar Gazteek jarrera horien aurka egin baitzuten.