Francisco Álvarez de Toledo (Oropesa, 1515eko uztailaren 10a - Escalona, 1582ko apirilaren 21a), izengoitiz El Solón Virreinal deitua, gaztelar aristokrata eta militarra izan zen. 1569ko azaroaren 30etik 1581eko maiatzaren 1era, Peruko bosgarren erregeordea izan zen.[1]

Francisco de Toledo


Peruko erregeorde

Bizitza
JaiotzaOropesa1515eko uztailaren 10a
Herrialdea Espainia
HeriotzaEscalona1582ko apirilaren 21a (66 urte)
Hobiratze lekuaToledoko probintzia
LeinuaHouse of Álvarez de Toledo (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Historialari askoren iritziz, Peruko erregeordeetan garrantzitsuena izan zen, eta erregeorderriaren "antolatzaile gorena", lege-egitura egokia eman baitzion, berrehun urtez herrialdearen administrazioaren oinarria izan zena. Beste batzuentzat, ordea, begiramenik gabeko tirano ankerra izan zen, indigenak neurririk gabe esplotatu zituena, mita lan sistemaren bidez. Izan ere, Inka Inperioko instituzio hori manipulatu zuen, indigenak zilar-meategietan aritzera behartzeko. 1572an, Tupac Amaru I.a, Vilcabambako azken inka, hilarazi zuen.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Gómez Rivas, León María. Francisco de Toledo y Figueroa. dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2024-3-12).
  2. Valcárcel, Luis E.. El Virrey Toledo, gran tirano del Perú. Universidad Inca Garcilaso de la Vega, intra.uigv.edu.pe (Noiz kontsultatua: 2024-3-12).

Kanpo estekak aldatu