Francisco Coello
Francisco Coello de Portugal y Quesada (Jaén, 1822ko apirilaren 26a - Madril, 1898ko irailaren 30a) kartografo eta militar espainiarra izan zen.
Francisco Coello | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Jaén, 1822ko apirilaren 26a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 1898ko irailaren 30a (76 urte) |
Hobiratze lekua | San Justoren hilerria |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Academy of Military Engineering of Guadalajara (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | military engineer (en) eta kartografoa |
Kidetza | Real Sociedad Geográfica (en) Historiaren Errege Akademia Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia |
Gradua | koronel |
Kartografiaren munduan ezaguna izan zen haren plano landuengatik. Pascual Madoz iruindarrak argitaratutako Atlas de España y de sus posesiones de Ultramar ospetsuko planoak egin zituen 1848-1880 urte bitartean, neurketa zientifiko zehatzetan oinarriturik. 25 urte eman zituen Espainiako mapa nazionala 1:100.000 eskalan garatzen.
1876an Sociedad Geográfica de Madrid delako erakundea sortu zuen.
Euskal Herriko kartografia aldatu
Euskal Herriko hainbat hiri eta herri kartografiatu zituen Coellok, Víctor Muniberen laguntzaz. Deigarria da ez zituztela partzela guztiak adierazi; bideek inguratutako etxe-uharte osoak soilik. Hona hemen horren erakusle den irudi-galeria:
Bibliografia aldatu
MARTIN LOPEZ, JOSE M. Francisco Coello. Su vida y obra 1822-1898. Centro Nacional de Información Geográfica, 1999. ISBN 84-95172-04-6
Kanpo loturak aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francisco Coello |