Francisca Aculodi

kazetari espainiarra

Francisca Aculodi (Donostia?, XVII. mendea?-XVIII) Gipuzkoako inprimatzaile ofiziala izan zen, 1678tik 1691era arte, 1678an Tolosako Batzar Nagusietan hala onartuta. Egile batzuen arabera kazetaritzaren aitzindaria izan zen eta historian munduko lehenengo emakume kazetaria bezala ere hartzen dute.[1][2]

Francisca Aculodi
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFrancisca de Aculodi
JaiotzaXVII. mendea
Herrialdea Gipuzkoa
HeriotzaXVIII. mendea ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, editorea eta inprimatzailea

Ibilbidea aldatu

Francisca de Aculodiren senarra, Martin de Uharte, Gipuzkoako lehenengo inprimatzaile ofiziala izan zen, 1667tik-1677ra arte. Martin de Uharte hil zenean Franciscak eta bi semeek, Bernardo eta Pedro, inprimategiaren ardura hartu zuten.[3]

1683. urtean, Francisca de Aculodik Noticias Principales y Reales aldizkaria sortu eta zuzendu zuen Donostian. Hamabostean behin argitaratzen zen aldizkaria, eta Bruselan (frantsesez) argitaratzen zen egunkari baten gaztelaniazko itzulpena zen.[4] Aldizkari horri tokiko berriak eta berak idatzitako albisteak gehitzen zizkion. Lehen bi urteetan bakarrik agertu zen bere sinadura, baina aldizkaria 1698 arte argitaratu zen.[5]

Errekonozimenduak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Francisca de Aculodi, empresària i periodista del segle XVII - Donesdigital.cat
  2. Álvarez, Itsaso. (2014-1-14). «Francisca de Aculodi, la primera periodista» El Correo.
  3. Fernández de Casadevante, Mª Dolores. (2015). La imprenta en Guipúzcoa (1585-1850). ADI, 52-57 or. ISBN 9788494418600..
  4. (Gaztelaniaz) Capel Martínez, Rosa Mª. (2010-01-15). «Prensa y Escritura Femenina en la España Ilustrada» El Argonauta español. Revue bilingue, franco-espagnole, d’histoire moderne et contemporaine consacrée à l’étude de la presse espagnole de ses origines à nos jours (XVIIe-XXIe siècles) (7)  doi:10.4000/argonauta.431. ISSN 1765-2901. (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  5. (Gaztelaniaz) España, Biblioteca Nacional de. (2013-12-18). «Impresoras en San Sebastian s.XVII» www.bne.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  6. «Francisca de Aculodi Saria (Gradu Amaierako Lanak) - Berdintasunerako Zuzendaritza - UPV/EHU» berdintasuna-direccionparalaigualdad (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  7. «Francisca-de-Aculodi-Trabajos-premiados - Edukia - Berdintasunerako Zuzendaritza - UPV/EHU» berdintasuna-direccionparalaigualdad (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  8. «Francisca-de-Aculodi-VI-edizioa - Edukia - Berdintasunerako Zuzendaritza - UPV/EHU» berdintasuna-direccionparalaigualdad (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).


  Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.