Francesco Moser

txirrindulari italiarra

Francesco Moser (Giovo, Trento, 1951eko ekainaren 19a -) italiar txirrindularia da. 1973 eta 1988 artean profesionala izan zen eta denbora tarte horretan 194 garaipen lortu zituen.

Francesco Moser

(2011)
Bizitza
JaiotzaGiovo1951ko ekainaren 19a (72 urte)
Herrialdea Italia
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Pisua79 kilogramo
Altuera180 zentimetro
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaTrentino Tyrolean Autonomist Party (en) Itzuli
Moser-en bizikleta orduko errekorra hautsi zuenean

1984ko Italiako Giroa irabazi zuen, Laurent Fignon eta Moreno Argentinen aurretik. Munduko txapeldun izan zen 1977an eta bigarren postua lortu beste bitan (1976 eta 1978an).

Biografia aldatu

Moserren irudia beldurgarria zen bizikletaren gainean, baina, bere izaera atletikoa zela eta, ez zen eskalatzaile handia. Hala eta guztiz ere, 1984ko Italiako Giroa irabazi zuen, erlojupeko etapetan lortutako abantailari esker, Laurent Fignon eta Moreno Argentinen aurretik. Fignonen eta zenbait adituen ustez, Moserrek kanpoko laguntza baliatu zuen garaipena poltsikoratzeko (esate baterako, Stelvio mendateko etapa bertan behera gelditu zen, eguraldi txarra zela eta.[1][2] Giroko puntukako sailkapena ere lau aldiz lortu zituen.

1972ko Municheko Olinpiar Jokoetan parte hartu eta errepideko proban zortzigarren eta erlojupeko kilometroetan bederatzigarren sailkatu zen.

Pistan bi domina lortu zituen Munduko Txapelketan: urrezkoa 1976an eta zilarrezkoa 1979an, biak banakako jazarpen proban.

1977an munduko errepide txapelpeketa lortu zuen San Cristobal, Venezuelan, Dietrich Thurau eta Franco Bitossiren aurrean. 1976an zilarrezko medallista izan zen, Freddy Maertens belgikarraren atzetik, eta 1978an, berriz ere, bigarren sailaktu zen Gerrie Knetemann Herbehereetarraren atezetik.

Moserrek garaipen ugari lortu zituen egun bakarreko lasterketetan edo klasikoetan, hala nola Paris-Roubaix, Milan-San Remo, Fleche Wallone edo Paris-Tours probetan.

1984ko urtarrilaren 19an, Mexiko Hirian, Moserrek Orduko errekorra hautsi zuen, 1972tik Merckxen eskuetan zegoena. Moserrek 50,808 kilometro egin zituen bizikleta aerodinamiko batean eta lehenengoa izan zen proba horretarako teknologikoki eraldatutako bizikleta erabiltzen.

Haren senitarteko gertukoenetako batzuk ere txirrindularitzan aritu dira: iloba Moreno Moser nabarmendu da, txirrindulari profesional gisan.

1987an erretiratu ondoren, "Moser Cicli" bizikleta konpainia sortu zuen Venetoko eskualdeko Piove di Saccon: urteroko ekoizpena 2.000-3.000 unitate ingurukoa da.

Palmaresa aldatu

1971

1973

1974

1975

1976

1977

1978

1979

1980

1981

1982

1983

1984

1985

1986

1987

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan aldatu

Itzuli Handia 1973 1974 1975 1976 1977 1978 1979 1980 1981 1982 1983 1984 1985 1986 1987
  Italiako Giroa 15 7 4 2 3 2 UT 21 8 UT 1 2 3
  Frantziako Tourra 7
  Espainiako Vuelta 10
  Munduko Txapelketa 7 11 2 1 2 6 26 66
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSK Deskalifikatua
UT Utzi

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu