Francesc Macià i Llussà (Vilanova i la Geltrú, Katalunia, 1859ko irailaren 21a - Bartzelona, 1933ko abenduaren 25a) ideologia errepublikarra eta independentista zuen politikari eta militar katalandarra izan zen. Kataluniako Generalitateko 122. presidenta (lehendakaria) eta Estat Catalá (Estatu Katalandarra) eta Esquerra Republicana de Catalunya (Kataluniako Ezker Errepublikarra) alderdi politikoen sortzailetako bat. Azken horretan Lluís Companys i Jover-rek ordezkatu zuen. Bizitzaren amaieran "L'Avi" ("Aitona") ezizenez ezaguna zen herri xehearen artean.

Francesc Macià


Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1933ko azaroaren 19a - 1933ko abenduaren 25a
Barrutia: Bartzelona hiria
Hautetsia: 2nd legislature of the Second Spanish Republic (en) Itzuli

122. Kataluniako Generalitateko presidentea

1932ko abenduaren 14a - 1933ko abenduaren 25a
Josep de Vilamala (en) Itzuli - Lluís Companys

Kataluniako Parlamentuko biltzarkidea

1932 - 1933

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1931ko uztailaren 13a - 1933ko urriaren 9a
Barrutia: Lérida (en) Itzuli
Hautetsia: 1st legislature of the Second Spanish Republic (en) Itzuli

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1931ko uztailaren 9a - 1931ko abuztuaren 31 - Pedro Rahola (en) Itzuli
Barrutia: Bartzelona hiria
Hautetsia: 1st legislature of the Second Spanish Republic (en) Itzuli

1. Kataluniako Ezker Errepublikarreko lehendakaria

1931ko otsailaren 22a - 1933ko abenduaren 25a
← baliorik ez - Lluís Companys

Gorteetako diputatua

1907ko martxoaren 30a - 1923ko irailaren 15a
Luis Armiñán Pérez (en) Itzuli
Barrutia: Q65210009 Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFrancesc Macià i Llussà
JaiotzaVilanova i la Geltrú1859ko irailaren 21a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaBartzelona1933ko abenduaren 25a (74 urte)
Hobiratze lekuaMontjuïceko hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: apendizitisa
Familia
Ezkontidea(k)Eugènia Lamarca i de Mier (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Lantokia(k)Madril eta Bartzelona
Zerbitzu militarra
Adar militarraEspainiako Indar Armatuak
Graduateniente koronel
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Estat Català
Kataluniako Ezker Errepublikanoa

Find a Grave: 15031932 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Hamabost urterekin Espainiako Armadaren Guadalajarako Ingenieri Militarren Akademian sartu zen. Handik sei hilabetera hezkuntza ikastaroa bukatu eta Madrilgo telegrafia sailera bidali zuten teniente. Sevillara ere bidali zuten kapitain mailarekin, eta gero Lleidara; berttan koronel mailara iritsi zen.

Eugenia Lamarcarekin ezkondu zen, lleidatar lurjabe batzuen alaba zena.

Halere, armada espainiarretik atera beharrean suertatu zen 1905an 'La Veu de Catalunya ("Katalunia Zaharra") aldizkariari ofizial espainiar batzuek egindako erasoa gaitzetsi ostean. Izan ere, aldizkaria moldatzen zen inprimategia erasotu zuten, han Katalunian zeuden espainiar ofizialei buruzko karikatura bat marraztu baitzuten eta espainiar ofizialek iseka moduan hartu zuten. Militar hauen erasoaren aurkako neurriak hartu beharrean, arrazoi eman eta karikaturaren egileak epaitegi militar batek epaitu zituzten.

 
Bartzelonako Kataluniako Enparantzan Francesc Maciá-ren oroimenez eraikitako monumentua.

Moskura joan zen bertako agintari komunisten laguntza bila, baina bidaia porrota izan zen; hortaz, bere indarrekin jokatzea besterik ez zuen izan eta barneraldi militar bat antolatu zuen Kataluniaruntz. 1922an Estat Català (Estatu Katalandarra) alderdi politikoa sortu zuen, 1931n Esquerra Republicana de Catalunya (Kataluniako Ezker Errepublikarra) alderdiarekin batuko zena, barnean autonomia bat gozatuaz. 1926an Estat Catalàk Prats de Mollóko konplot saiakera egin zuen Primo de Riveraren diktaduraren aurka, Prats-de-Mollo-la-Prestetik («Prats de Mollóko Konplota» deritzona), Frantzian. Saiakera hau Frantziako Gendarmeri Nazionalak galarazi zuen, baina Katalunian ospe handia irabazteko aukera zoragarria eman zion. Konplota erabat eragotzita, Francesc Macià atxilotu eta Belgikara atzerriratu zuten. Bruselan zenbait hilabetez bizi ondoren, Argentinan klandestinoki sartu eta bertan urte erdi bat baino gehiago eman zuen. Habanan Partido Separatista Revolucionario de Cataluña edo Kataluniako Alderdi Iraultzaile Separatista sortu eta haren presidente izan zen. Orduan, lehendabizikoz Katalandar Errepublika bat hedatzeko aukera bat aztertu zuen (1928ko irail-urria). Primo de Rivera jeneralaren erorketa ondoren (1930eko urtarrila), azkenik, Macià Kataluniara itzuli zen 1931ko otsailaren 22an, hain zuzen. Ostean, Espainiar Gorteetako diputatu aukeratu zuten 1931n eta 1933an.

1931an, Esquerra Republicana de Catalunya alderdiari gehiengoa eman zioten hauteskundeak egin ondoren,, Macià-k Katalandar Errepublika aldarrikatu zuen Kataluniako Generalitateko Jauregitik. Geroago, Espainia estatu federal bihurtzeko proiektuak porrot egin ondoren, Kataluniarako Autonomi Estatutu bat onartu zuen. Lluís Companysk ordezkatu zuen karguan.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo Loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francesc Macià