Frame Relay (Frame-mode Bearer Service) pakete-konmutazio bidezko transmisio teknika da, ITUk erakundeak sortua.

Sarrera aldatu

1980. urte inguruan telefono-lineen bidezko komunikazioa mantsoa eta analogikoa zen, ez fidagarria beraz. Konputagailuak ere garestiak zirela kontuan harturik, garai hartan erabili beharreko protokoloak konplexuak ziren lineen erroreak tapatzeko. Baina telekomunikazio arloko egoera aldatu zen 1990eko hamarkadarako telefono-lineak bizkorrak, digitalak eta fidagarriak hedatu ziren. Honi ordenagailuak bizkorrak eta merkeak zirela gaineratuz, egoera honetan protokolo sinpleak garatzea posible zen, ordenagailuak protokoloaren prozesaketaren zatirik handiena egingo baitzuen. Honela, baldintza hauetan Frame Relay diseinatu zen.

Ezaugarriak aldatu

Ahotsa eta datuak abiadura handian WAN sareetan transmititzeko erabiltzen da. Urruneko sare lokalak elkar konektatzeko aukera ematen du.

Frame Relay-ek eskaintzen dituen zerbitzuak errendimendu altukoak eta fidagarriak dira, erroren prozesaketa arindu baitu. Datuak modu arinean eta ekonomikoan bidaltzeko aproposa da, linea dedikatuen alternatiba bihurtuz.

Paketearen (frame) tamaina, aldagarria izatea egokia da datu kopuru handiak transmititzeko, aldiz ez da teknikarik onena denbora errealeko ahotsa eta bideo garraiatzeko.

Frame Relay urruneko eta zenbait herrien artean ertaineko datu-trafiko abiadura eta merkea ezartzeko egokia da.

X.25 sareetako komunikazioa baino arinagoa da, komunikazio kanal fidagarrientzako diseinatu baitzen, X.25 ez bezala.

Abantailak eta aplikazioak aldatu

  • Sarearen konplexutasuna murriztu. Zenbait alegiazko konexio logiko linea fisiko berean partekatzeko ahalmena du.
  • Hardware kostuak gutxitu prozesaketa arindu baita.
  • Erantzun denbora gutxitu.
  • Tarifa finkoa. Salneurriak ez dira ezartzen distantziaren arabera.
  • Malgutasuna. Programek ezartzen dituzte konexioak. Sareari egin beharreko aldaketak arinago eta kostu gutxiagorekin egiten dira, garaiko beste zerbitzuekin alderatuz

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Telekomunikazio Hiztegia: www.telekomunikaziohiztegia.org

Frame Relay foruma: www.frforum.com