Fracassi etxea
Fracassi etxea (gaztelaniaz: Casa Fracassi) Santa Feko probintziako Rosarioko erdigunean dagoen etxe ospetsua da. Ángel Guido arkitektoak 1925an diseinatu zuen. Estiloa eklektikoa eta neokoloniala da.
Fracassi etxea | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Argentina |
Argentinar probintzia | Santa Fe probintzia |
Argentinar departamentua | Rosario Department |
Argentinako hiri | Rosario |
Koordenatuak | 32°56′53″S 60°38′34″W / 32.94803°S 60.64281°W |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Ángel Guido (en) |
Solairuak | 3 |
1 | |
Kontaktua | |
Helbidea | San Luis 1384 |
Webgune ofiziala | |
Historia aldatu
Ángel Guidok diseinatutakoa, Víctor Avalleren eskuetan egon zen; azken honek 1925ean bukatu zuen. Barrualdea Alfredo Guidok, Ángelen anaiak, margotu zuen. Etxean margolariaren mural batekin batera Luis Rovatti eskultorearen eta José de Bikandi zeramikagilearen lanak ikus daitezke. Beheko solairuan merkatal gunea kokatu zen eta goiko solairuan Teodoro Fracassi psikiatraren etxea zegoen; azken honek izena eman zion etxeari zeren eta, berez, etxea berarena zen. Hiriko ondarea izendatuta, gaur egun kulturgune moduko funtzioak betetzen ditu.[1]
Murala aldatu
1927an margotua Alfredo Guidok, Andeetako paisaiak erakusten ditu: Limako katedrala, inauterietako irudiak, festa desberdinak... Muralaren beste aldean Titicacaren paisaiak jasotzen dira.
Iruditegia aldatu
-
Patio andaluziarra.
-
Alfredo Guidoren murala jangelan.
-
Muralaren zehastasuna.
-
Jangela mezzaninetik ikusita.
-
Loggiaren zehaztasuna.
Erreferentziak aldatu
Kanpo loturak aldatu
- (Gaztelaniaz):Fracassi etxearen webgune ofiziala.