Frédéric Passy (Paris, Frantzia, 1822ko maiatzaren 20a - Neuilly-sur-Seine, Frantzia, 1912ko ekainaren 12a) politikari, ekonomialari eta bakezale Frantziarra izan zen. Bere bizitzan bakearen bilaketari ekin zion. Estatu Kontseiluan lan egin zuen kazetari izan aurretik.

Frédéric Passy

Association française pour l'avancement des sciences (en) Itzuli presidentea

1883 - 1883
Member of parliament for the Seine (en) Itzuli

1881eko abuztuaren 21a - 1889ko azaroaren 11
Conseiller général de Seine-et-Oise (en) Itzuli

1874 - 1898
Société d'économie politique (en) Itzuli presidentea

Bizitza
JaiotzaParis1822ko maiatzaren 20a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaNeuilly-sur-Seine1912ko ekainaren 12a (90 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Marie Blanche Passy (en) Itzuli
Seme-alabak
Familia
LeinuaPassy family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaLycée Condorcet (en) Itzuli
Lycée Louis-le-Grand (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, politikaria eta diplomazialaria
Lantokia(k)Paris
Jasotako sariak
KidetzaAcadémie des sciences morales et politiques
Parlamentuarteko Batasuna
League of Peace and Freedom (en) Itzuli
Ligue internationale de la paix (en) Itzuli
Q20723437 Itzuli
Conférence Molé-Tocqueville (en) Itzuli

Find a Grave: 216356887 Edit the value on Wikidata

1867an Bakearen Frantziar Elkartea sortu zuen eta ondoren Bake Iraunkorrerako Nazioarteko Liga. 1877an Zientzia Moral eta Politikoetako Akademiako kide izendatu zuten eta 1881tik 1889ra Frantziako Diputatu Ganberako kide izan zen. Jules Ferryren politika kolonialistaren aurka egon zen eta gerrak egotea legez debekatu nahi izan zuen. Langileen aldeko lan-istripuen aurkako lege bat ere egin zuen.

1888an sir William Randal Cremer britainiarrarekin bildu zen. Horren ondorioz parlamentario frantziar, britainiar, italiar, espainiar, danimarkar, hungariar, belgikar eta ameriketako estatubatuarrek Elkarte Interpalamentarioa sortu zuten. Passy lehen presidenteetako bat izan zen.

Pedagogian aditua irakasle izan zen 81 urte izan zituen arte eta honen inguruko lanak ere idatzi zituen. Feminismoa ere bultzatu zuen, heriotz-zigorraren aurka idatzi zuen eta merkatu librearen alde egin zuen. Bere lanen artean Les causes économiques des guerres (1905) eta Historique du mouvement de la paix (1905) daude.

1901ean Jean Henri Dunantekin batera Bakearen Nobel Saria jaso zuen.