Frédéric Mistral (Maillane, Rodanoren Ahoak, 1830eko irailaren 8aibidem, 1914ko martxoaren 25a) poeta frantziarra izan zen, okzitanierazko kulturaren pizkundean ikur nagusietakoa izan zena. 1904an Literaturako Nobel Saria eskuratu zuen José Echegaray idazlearekin batera. Haren omenez, Lucila Godoy Alcayaga poeta txiletarrak bere abizena hartu zuen ezizentzat, Gabriela Mistral alegia.

Frédéric Mistral

comité du museon Arlaten (en) Itzuli lehendakari

1899 - 1914 - Marie Mistral

Capoulié of the Félibrige (en) Itzuli

1876 - 1888 - Joseph Roumanille (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJoseph Étienne Frédéric Mistral
JaiotzaMaillane1830eko irailaren 8a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzaProventzera
HeriotzaMaillane1914ko martxoaren 25a (83 urte)
Familia
AitaFrançois Mistral
AmaAdélaïde Mistral
Ezkontidea(k)Marie Mistral
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaAix-Marseille University (1896-1971) (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Proventzera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta eta lexikografoa
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakAntoine Blaise Crousillat (en) Itzuli
KidetzaFélibrige (en) Itzuli
Société littéraire et scientifique de Castres (en) Itzuli
Celtic dinner (en) Itzuli
Academy of Sciences, Letters and Arts of Marseille (en) Itzuli
MugimenduaFélibrige (en) Itzuli
Izengoitia(k)Mèste Franc, Gui de Mount-Pavoun, Cousinié Macàri, Michèu Gai, Lou Cascarelet, Grand la Borgno, Lou Felibre de Bello Visto, Un Maianen, Lou Felibre dóu Mas, Antoine Chansroux, Lou Canounge de N-D. de Casten, Lou Felibre de Bèuvezet, Lou Felibre Calu, Jan Chaplo Verne, Un Jouine Felibre, Lou Medecin di Torro, Tounin Clapo, Lou Tout-Obro eta Ambròsi Boufarel
Genero artistikoaolerkigintza
hiztegia

Musicbrainz: cd3ca017-4260-4e2b-9c39-b0cc6208821e Discogs: 1391228 Find a Grave: 128470895 Edit the value on Wikidata

Haurtzaroa nekazari giroan eman ondoren Avignonera joan zen bizitzera, eta bertan Roumanilleren ikasle izan zen. Zuzenbidea ikasi zuen Aix-en-Provencen; zuzenean parte hartu zuen okzitanierazko literaturaren berpizkundearen aldeko higikundean, eta Félibrige eskola sortu zuen 1854an. Mistralek berak itzuli zituen bere lan gehienak frantsesera. Haren literaturgintzaren oinarriak folklorea, ohiturak eta bere jaioterriko paisaia dira. Okzitanieraz idatzitako poesiaren berritzailerik garrantzizkoenetakoa izan zen. Mistralenak dira: Mireille (1859, Mireio, Orixek euskaratua), Calendau (1867), Nerto (1884), Lou Pouèmo dou Rose (1897, Larrosaren poema), Lis Oulivados (1912).  v  1905ean, Literaturako Nobel saria irabazi zuen, José Echegaray-rekin batera.

Bibliografia aldatu

Euskaratutako zenbait lan aldatu

  • Mireio. Euskaratzailea, Orixe. Argitaletxea, Verdes-Atxirika. Bilbon, 1930

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu