Orti Gartzeitz

Iruñeko errege edo buruzaagia
Fortun Gartzez» orritik birbideratua)

Orti Gartzeitz[1][2]latinez: Furtunio Garseanis[3]— (?- c. 922) Iruñeko buruzagia izan zen (870/882-905), Aritza etxearen azkena hain zuzen ere. Kronikariek arabieraz: فرتون بن غرسية‎, Furtūn ibn Gharsiya, zioten. Ezizentzat izan zuen lehenik Begibakarra (arabieraz: باﻻنقر‎, al-Anqar), eta geroago Monjea.

Orti Gartzeitz

Iruñeko erregea

882 (egutegi gregorianoa) - 905 (egutegi gregorianoa)
Gartzia Enekoitz - Antso I.a Gartzeitz
Sobrarbeko erregea

870 - 905
Gartzia Enekoitz
Bizitza
Jaiotza826
Herrialdea Iruñeko Erresuma
HeriotzaLeireko monasterioa, 922 (95/96 urte)
Hobiratze lekuaLeireko monasterioa
Familia
AitaGartzia Enekoitz
AmaUrraka Aragoikoa
Ezkontidea(k)Oria Iruñekoa
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaArista leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakagintaria eta monjea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Bizitza aldatu

Gartzea I.a erregea eta Urraka Aragoikoa erreginaren seme nagusia izan zen. Gartzea Enekoitzek aitaren politika aldatu eta Banu Qasiekin zuen aliantza ukatu eta Asturiasko Erresumara so egin zuen. Honen ondorioz, musulmanen erasoak jasan zituzten iruindarren eremuetan.[4]

860. urtean Muhammad I.a Kordobakoak Iruñea inbaditu ondoren, Milagron Orti atxilotu eta preso eraman zuten emirerriaren hiriburura.[4] Haraino, Oneka Ortitz bere alabarekin joan zen. Hau islamera aldatu eta Kordobako emirra izango zen Abd Allah ezkondu eta Muhammad semea izan zuen.

870ean, Gartzea Enekoitzek Amrus ibn Jusuf musulman matxinoarekin bat egin zuen, honek Huescako walia zen Musa ibn Galind bere iloba erail bazuen ere. Hurrengo urtean, antza denez, aritzatarrek berriro Mūsā ibn Mūsāren semeekin bat egin zuten, hauek berriro Kordobaren aurkako matxinada berri bat egiten ari zela.

Adituek Gartzea Enekoitzen heriotzaren dataz eztabaidatu dute, bere erreinaldiaren azken urteei buruzko iturririk ez daudelako. Batzuen ustez, 870. urtetik 880. urtera (Orti Garzeitzen itzulia), Gartzea Semeroitz, Semero Garzeitz semea (Semero etxea), Iruñeko erregeordea zela ematen du. Hala ere, ez daude hau egiaztatzen duen iturririk. Sánchez Albornozek, berriz, semea jaioterrira itzuli zenean oraindik bizirik zegoela zioen.[5] Teoria hau jarraituz, litekeena da Balpardak aipaturiko tradizioa fidagarria izatea: Gartzeak Umar ibn Hafsunekin batera Oibar aldean 882 borrokatu eta iruindar buruzagia bertan hil zen (nahiz eta bere adina, 84 urte, neurriz gainekoa izan).[6] Tradizio honen arabera, Banu Qasitarren familia buruzagietako batek, Muhammad ibn Lubbek, bere familiaren aurka oldartu eta Zaragoza, Valtierra, Tutera eta Deioko Donezteberaino handitu zituen bere jabetzak. Iruindarren eremuetan sartu eta Gartzea Enekoitz erregearen aurka borrokatu zen. 882. urtean, Oibarko gaztelua suntsitu egin zuen, eta gaur egun gotorlekutik ezer ez da geratzen, gaztelua zegoen lekuari "inguraketa" deritzo.

Edonola ere 880an Orti eta haren alaba Iruñera itzuli ziren, Abd Allahek alaba arbuiatu ondoren eta iloba Kordoban utzita.[6]

Bere erreinaldiari buruz apenas ez dugu ezer ezagutzen baina litekeena da bai Kordobako emirren armadaren razziek bai Banu Qasi familiak Iruñea zenbait aldiz erasotzea. Erregeak oso gustukoa omen zuen Leirera joatea eta monasterioari dohaintza asko egin zituen. Orduan Eneko Garzeitz aritu zen erregeorde.[7]

Banu Qasi etxeak, emirrarekin izandako lehengo liskarrak ahaztuak, Islamera bilakatu-berri moduan jokatu zuten bere antzinako aliatuak ziren aritzatarrak erasotzeko. Hala ere, Orti Garzeitz berriro Banu Qasiko Lubb ibn Muhammad harremanetan itzuli zenean, Alfontso III.a Asturiaskoak eta Pallarseko kondeak estatu kolpea antolatu zuten, Antso I.a Garzeitz (Gartzea Semeroitz antzinako erregeordearen semea[8][4]) errege berria izendatzeko.

Erresuma galdu ondoren, Leireko monasteriora baztertu zen[9] eta badaude 906an bertan hil zuela uste dutenak. Beste batzuk 922 inguru hil zela uste dute.[10]

Ezkontza eta seme-alabak aldatu

Ziur asko 845ean Auria ezkondu[11] eta hurrengo seme-alabak izan zituzten:

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. 192. araua: Iruñeko eta Nafarroako Erresumako errege-erreginen izenak. .
  2. Erdi Aroko dokumentazioan aurkitu den aldaera Garzeitz da.
  3. Rodako kodexa.
  4. a b c Martínez Díez, Gonzalo. (2007). Sancho III el Mayor Rey de Pamplona, Rex Ibericus. Madril: Marcial Pons Historia, 21-23 or. ISBN 978-84-96467-47-7..
  5. Sánchez Albornoz, Claudio. (1959). «Problemas de la historia Navarra del siglo IX» Vianako Printze erakundea (20): 5-62..
  6. a b c Menéndez Pidal, Ramón. (1999). La España Cristiana de los Siglos VIII al IX (718 - 1035). Los Núcleos Pireneicos, Navarra, Aragón, Cataluña. in: Historia de España. VII Madri: Editorial Espasa-Calpe S.A., 104-105 or. ISBN 84-239-8913-5..
  7. Clavería Arza, Carlos. (1971). Historia del Reino de Navarra. Iruñea: Editorial Gómez, 43 or. OCLC .2003168.
  8. Landa El Busto,, Luis. Historia de Navarra, una identidad forjada a través de los siglos. Nafarroako Gobernua ISBN 84-235-1935-X..
  9. Leroy, Béatrice. (2005). Histoire du Pays Basque. éditions Jean-Paul Gisserot, 19 or..
  10. Salazar y Acha, Jaime de. (2006). «Urraca. Un nombre egregio en la onomástica altomedieval» En la España medieval (1): 33. ISSN 0214-3038..
  11. Settipani, Christian. (2004). La Noblesse du Midi Carolingien. Oxford: Prosopographica et genealogica, 114 or. ISBN 1-900934-04-3..
  12. Vilar y Pascual, Luis. (1864). Diccionario Histórico Genealógico y Heráldico de las Familias Ilustres de la Monarquía Española. VII Madril: Miguel Guijarro, 471-472 or. OCLC .17632485.

Kanpo estekak aldatu