Ford Torino 1968-1976 bitartean Ford Motor Company enpresak AEBetan eta Kanadan merkaturatu zuen auto modelo bat izan zen. AEBetako eta Kanadako autozaleen artean estimu aski handia eta bildumazaleen artean ospea bereganatu ditu.

Ford Torino
Fabrikazioa
FabrikatzaileaFord Motor Company
MarkaFord
Historia
Amaiera1976
AurrekoaFord Fairlane (en) Itzuli
HurrengoaFord LTD II (en) Itzuli
Sorrera1968
Dimentsioak2.015 (zabalera) mm
Propulsatzaileagasolinazko motor

Izena aldatu

Auto modelo horrek izena Italiako Turin (italieraz: Torino) hiriari zor dio. Hura aukeratzeko arrazoia Turin hiria auto ekoizpenari dagokionez Italiako Detroit ezizenaz ezaguna izatean datza, gainera kontuan izan behar da Detroit hiria Ford enpresaren egoitza nagusiaren kokalekua dela; horregatik bi hiriok automobilgintzaren bidez duten elkarlotura azpimarratu nahi izan zen.

Historia aldatu

 
1971ko Ford Torino 500 Coupé modeloa.

Hasiera batean jada 1962-1970 bitartean ekoitzi zen Ford Fairlane autoaren neurri ertaineko luxuzko modelo gisa merkaturatu zen. 1968tik aurrera Fairlane izena Torino autoaren modelo apalagoetan mantendu zen. Denboraldi horretan zehar Torino autoa Fairlane autoaren azpiserietzat jo izan zen. 1970an jada Torino izena auto honen izen nagusi bilakatu zen, aldiz Fairlane modeloa Torino autoaren azpiserie bihurtu zelarik. 1971an Fairlane izena behin betiko alboratu eta auto honen modelo guztiei Torino deitu zitzaien.

Torino gehienak auto arruntak izan ziren: orokorrean, autozaleen artean ospe gehiena bereganatu zuten modeloak lau atedun eta estalki gogorreko lau atedun sedan modeloak izan ziren. Halaber, Fordek auto haren goi errendimenduko bertsioak ere merkaturatu zituen, indar handiko motorrok ezarririk: 428 cv (7 L) eta 429 cv (7 L) "Cobra-Jet". Auto horiek Muscle car izendapenaz sailkatu ohi dira. Gainera, Ford etxeak NASCAR auto lehiaketako bere taldekideentzat Torino modeloa oinarritzat hartu zuenez, auto lasterketa ugari irabazitako modeloa da.

Zinema aldatu

Auto modelo hau AEBetako eta Kanadako herri kulturan oso ospetsua da. Halere, zinemari esker herrialde horietatik kanpora ere ezagutzera eman izan da.

Adibidez, 1970eko hamarkadan oso ospetsua izan zen Starsky and Hutch telesailan agertzen den autoa 1975eko Ford Gran Torino modeloa da. Bestalde, 2008an Clint Eastwood aktore eta zinema zuzendariak antzeztu eta zuzendutako Gran Torino filmeko autoa ere modelo bat izateaz gain, filmari berari ere izena eman zion.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu