Forbes Burnham

politikari guyanarra

Linden Forbes Sampson Burnham (Georgetown, 1923ko otsailaren 20a - ibidem, 1985eko abuztuaren 6a) guyanar politikaria izan zen. Guyanako presidentea izan zen 1980tik hil zen arte.

Forbes Burnham


President of Guyana (en) Itzuli

1980ko urriaren 6a - 1985eko abuztuaren 6a
Arthur Chung - Desmond Hoyte (en) Itzuli

Prime Minister of Guyana (en) Itzuli

1966ko maiatzaren 26a - 1980ko urriaren 6a - Ptolemy Reid (en) Itzuli

Guyana Britainiarrako Premier

1964ko abenduaren 14a - 1966ko maiatzaren 26a
Cheddi Jagan (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaGeorgetown1923ko otsailaren 20a
Herrialdea Guyana
HeriotzaGeorgetown1985eko abuztuaren 6a (62 urte)
Hezkuntza
HeziketaLondon School of Economics
Queen's College, Guyana (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaMetodismoa
Alderdi politikoaPeople's National Congress (en) Itzuli
People's Progressive Party (en) Itzuli

Unibertsitateko ikasketak Londresen egin eta abokatutzan sartu zen, eta 1948an Guyanara itzuli zen. Bi alderdi politiko sortu zituen, Herriaren Kongresu Nazionala eta Herriaren Alderdi Aurrerakoia, Guyanaren bizitza politikoan nagusi izan zirenak.

Forbesek Guyaneko politika zuzendu zuen kolonial garaitik hil zen arte. Guyana Britaniarreko premierra izan zen 1964tik 1966ra, eta urte horretan herrialdearen independentzia aldarrikatzea lortu zuen. 1966tik 1980ra lehen ministro izan zen eta 1980tik hil zen arte herrialdeko presidente. Politika sozialista partikularra egin zuen, atzerritarrenak ziren industriak nazionalizatu zituen, Guyana lerrokatu gabeko herrialdeen mugimenduko kide egin zuen eta barruan bere jarduera autoritarioa izan zen.

Afrozentrismoa, estatu-indarkeria, ustelkeria eta hauteskunde-iruzurra ere izan zituen bere agintaldiaren ezaugarri.