Folkred, Tolkienen legendariumeko pertsonaia bat da, eta, bere istorioa, Eraztunen Jaunaren eranskinetan kontatzen da. Rohirrim bat da, Rohango Folkwine erregearen semeetako bat eta Fastred eta Fengelen anaia.

Historia aldatu

Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2858an jaio zen, bere anaia bikia Fastredekin batera. Hogeitamar urte beranduago, Ithilienen hegoaldea, Haradrimek inbaditu zuten, eta, Eorlen zina betez, Folkwinek, Folkredek eta Fastredek zuzendutako armada bat bidali zuen Gondorrera. Etsaia kanporatu ahal izan bazuten ere, printzeak, Poros ibaiaren gurutzeen gudan hil ziren, eta, rohirrimek, Haudh in Gwanur bezala ezagutzen den muinoan lurperatu zituzten, Poros ibaiaren ertzean altxatutakoa. Turin II.ak, Gondorreko seneskal erregeordeak, urre ugariz osaturiko kalteordaina bidali zion Folkwineri, honen semeen heriotzagatik eta eskainitako laguntzagatik.

Kanpo estekak aldatu