Arroka batean agertzen diren gainazal planarren multzoa, euren artean paraleloak direnak, deformazio prozesu baten ondorioz sortutakoak.

Filita arroka metamorfikoak foliazio estua du

Hauek bereiz daitezke:

  • Foliazio primarioa: prozesu sedimentario eta igneoetan sortutakoa (estratifikazioa, adibidez).
  • Foliazio sekundarioa: deformazio-prozesu batek eratutakoa.

Deformazioak aldaketak sor ditzake arroka baten egituran, tamainan eta konposizioan, anisotropia planarra eratuz; foliazioa.

Foliazioa izan daiteke:

  • Sarkorra: foliazioak arroka osoan zehar eragina duenean.
  • Ez-sarkorra: foliazioak ez duenean eragina arroka osoan zehar.

Sarkortasuna ikuspuntuaren araberakoa da.

Foliazioaren garrantzia aldatu

  • Deformazio- eta metamorfismo-gradu zehatz batetik aurrera egitura arrunta da.
  • Gainera deformazio-prozesu bakoitzarekin foliazio-mota bat garatu daiteke eta honela historia geologikoa berreraiki.
  • Foliazioak tolesekin erlazio genetiko eta geometriko zehatza du, egitura nagusiak berreraikitzeko baliagarriena dena.
  • Definitzen duen anisotropiak arrokaren jokaera mekanikoa aldarazten du; foliazioa agertzean arrokaren jokaera aldatzen baita.
  • Gradu metamorfiko eta deformazio batetik aurrera arroketan ager daitekeen egitura nonahikoa da.
  • Foliazio hitzak edozein egitura planar, baldintza ezberdinetan eratutakoak (presio, tenperatura, elementu hegazkorren agerpena, etab.) definitzen du. Baita litologiaren araberakoa da.
  • Sarritan arroka batek jasaten duen deformazio-prozesu bakoitzeko, foliazio bat eratzen da. S1, S2, S3… (S0 estratifikazioari dagokio) terminoak erabiltzen dira arroka batek dituen foliazioak adierazteko, deformazio-prozesu ezberdinetan eratutakoak. Honek arroka batek izan duen eboluzioa ikertzea ahalbidetzen du (P-T baldintzak...).
  • Foliazioak aurkezten du:
    • Erlazioa genetiko eta geometrikoa tolesekin.

Foliazio motak aldatu

Deformazioaren presio eta tenperatura baldintzen arabera, hiru foliazio mota bereizten dira: cleavagea, eskistositatea eta gneis banda-egitura. Baita faktore batzuk ere baldintzatu dezakete foliazio mota bat edo bestea garatzeko orduan: litologia, mineralogia,etab.

Cleavagea aldatu

Gradu metamorfiko baxua (<350 °C). Garatutako planoen bidez apurtzeko erraztasuna.

Motak:

  • Arbel-cleavagea
    • Pikor fineko arroketan garatutako foliazioa sarkorra da.
    • Tamaina txikiko mineralak, agregatuak eta objetu deformatuak agertzen dira.
    • Cleavage planoa zapaltze-planoa da.
    • Cleavage-planoa eta konpresio maximoko norabidea elkarrekiko perpendikularrak dira.
    • Laburtzea %30-koa da.
  • Haustura-cleavagea
    • Tenperatura baxua denean, deformazio hauskorra da.
    • Planoarte txikiko hausturak agertzen dira: mikrofailak, mikrolitoak.
    • Tentsio- edo konpresio-hausturak agertzen dira.
    • Arroka konpetenteetan ematen da (hareharriak, kareharriak...).
    • Foliazio ez-sarkorra da.
  •  
    Krenulazio-cleavagea
    Krenulazio-cleavagea
    • Deformazio-moldakorra ematen da.
    • Xaflak dituen hasierako egitura bat tolesten denean.
    • Deformazioa altua bada konponenteen migrazioa ematen da:
    • Mikak  alpe luzeetan agertzen dira toles asimetrikoetan  eta simetrikoetan, bi alpeetan ikusiko dira.
    • Kuartzo eta kaltzita alpe motzean agertzen dira asimetrikoetan eta gontz-zonan simetrikoetan.
    • Foliazio ez sarkorra da.
  • Disoluzio-cleavagea
    • Gradu baxuko arroketan ematen da.
    • Presio-disoluzio prozesua gertatzen da; elementuak migratzen dira.
    • Egitura banda konposizional berria.
    • Konpresio-zonetan disoluzioa gertatzen da.
    • Tentsio-zonetan metaketa gertatzen da.
    • Foliazio es-sarkorra da.
 
Eskistositatea

Eskistositatea aldatu

  • Gradu metamorfiko altuagoa da (goi edo ertaina: eskistoak...).
  • Metamorfismoak mineral berrien hazkundea eragiten du; mineral hauek begi bistaz ikusi daitezke.
  • Foliazio sarkorra da.


 
Gneis banda-egitura

Gneis banda-egitura aldatu

  • Hiru motetatik gradu metamorfikorik altuena da.
  • Konposizio ezberdinetako geruzak txandakatzen dira:
    • Geruza leukokratikoa, geruza argiak (kuartzo, feldespato eta moskovita).
    • Geruza melanokratikoa, geruza ilunak (biotita eta anfibola).


Tolesen eta foliazioaren arteko erlazioa aldatu

Foliazioa tolestura ondoren garatzen bada:

  • Tolesak deformatuak egongo dira.
  • Deformazioa oso altua bada, tolesak isolatuak gera daitezke (sustrai gabeko edo toles intrafoliarrak).

Tolestura foliazioaren ondoren garatzen bada:

  • Foliazioa tolestuta egongo da.

Ohiko kasuan, tolestura eta foliazioa aldi berean ematen dira. Honela:

  • Teorikoki tolesaren plano-axialarekiko paraleloa izango da foliazioa. Egiatan, litologia txandaketengaitik, foliazioaren errefrakzioa gertatzen da.
    • Kono konbergentea: material konpetentea, foliazioa gunerantz.
    • Kono dibergentea: material inkonpentea eta foliazioa gunetik dibergentea.
  • Tolesen berreraikitzea: geruzapenaren eta foliazioaren arteko erlazio geometrikoak, tolesen geometria berreraikitzen laguntzen digu.
    • Alpe normalan foliazioaren okerdura geruzapenaren okerdura baino handiagoa da.
    • Alpe alderanztuan foliazioaren okerdura geruzpenanaren okerdura baino txikiagoa da.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu