Foinse (euskaraz Iturri/Sarrera) Irlandan argitaratzen zen irlanderazko egunkari garrantzitsu eta handiena zen.

1996ko urritik aurrera astero argitaratu ohi zen astekaria zen. Galway konderrian dagoen Carraroe udalerrian idatzi eta Kerry konderrian dagoen Tralee udalerrian inprimatzen zen.

2009ko ekainean aldi batetarako itxi zen, Pádraig Ó Céidigh bere jabeak zioenez, arrazoia argitalpena eta Foras na Gaeilge erakundearen artean kontratu berri bat burutzeko desadostasuna izan zen.

Azkenik, 2009. urte amaieraldera, jada Foras na Gaeilge erakundetik independientea zelarik, Irish Independent egunkarian asteazkenetako gehigarri gisa berriz ere salgai jarri zen. 2011ko otsailean astekari honek Irlandako Errepublika osoan 195.000 ale saldu ohi zituen.

Egunkari moduan saltzeaz gainera, interneten ere bazegoen baina 2013ko irailean, Móinéar Teo publikatzaileak hilabete hori eta gero paperean egongo ez zela adierazi zuen.[1]

Nahiz eta paperezkoa desagertu, sarean mantenduko zela ziurtatu zuten arduradunek. Azkenik 2015ean bere web orria bertan behera geratu zen.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

  1. .[Betiko hautsitako esteka]