Greziar mitologian, Fobos (antzinako grezieraz Φόϐος, izua), beldurra eta izuaren pertsonifikazioa zen. Ares eta Afroditaren semea zen. Bera, bere anaia Deimos eta Enio jainkosa, Aresekin joaten ziren gudura. Erromatar mitologiako bere baliokidea, Timor zen.

Fobos (mitologia)
Antzinako Greziako erlijioa
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
BaliokideakPavor (en) Itzuli
Domeinuabeldurra
Familia
AitaAres
AmaAfrodita
Anai-arrebakDeimos

Iliadan, honela deskribatzen da:

Οἷος δὲ βροτολοιγὸς Ἄρης πόλεμον δὲ μέτεισι,
τῷ δὲ Φόϐος φίλος υἱὸς ἅμα κρατερὸς καὶ ἀταρϐὴς
ἕσπετο, ὅς τ' ἐφόϐησε ταλάφρονά περ πολεμιστήν

Honela, Ares, gizakien izurria, gudurantz dihoala ikusten da,
Fobos atzteik duela, bere seme ausart eta indartsua,
gerlaririk ausartena ihesean jartzen duena.

Heraklesen ezkutuan ere agertzen zen:

« Ezkutuaren erdian, Fobos (beldurra) irudikatua agertzen zen, zorrotza, deskribaezina, suarekin dizdiratzen zuten begiekin atzera zuzen begiratuz. Bere ahoa, hortzez beterik zegoen, hilara zuri, beldurgarri eta etsiarazle batean, eta, bere bekoki serioaren gainean ibilian dabil Eris (Ika-mika), gizakien ihesa eragiten duena.


Ezkutuaren gainean Proioxis (Jazarpena), Palioxis (Ihesa), Homados (iskanbila) eta Androktasie (sarraskia) moldeatuta zeuden. Eris (ika-mika) eta Zidoimos (Nahas-mahasa), ere inguruan presaka zebiltzan, eta, izugarriki Ker (Patua).

»


Asaph Hallek, Marte planetaren ilargiak aurkitu zituena, hauetako bati, Fobos izena jarri zion.

Iturriak aldatu

Kanpo estekak aldatu