Florence Nightingale (Florentzia, Italia, 1820ko maiatzaren 12a - Londres, 1910eko abuztuaren 13a), britaniarra, erizaintzaren aitzindaritzat jotzen da. Estatistikan ere ekarpenak egin zituen: ezaguna da lehen azalera polarreko diagramatzat jotzen den coxcomb izeneko diagrama eratzeagatik.

Florence Nightingale

Ahotsa
Bizitza
JaiotzaFlorentzia1820ko maiatzaren 12a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
BizilekuaBritainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaLondres1910eko abuztuaren 13a (90 urte)
Familia
AitaWilliam Nightingale
AmaFrances Smith
Ezkontidea(k)ezkongabea
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakerizaina, estatistikaria, idazlea, politikaria eta irakaslea
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Statistical Society (en) Itzuli
Izengoitia(k)The Lady with the Lamp
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaanglikanismoa

Musicbrainz: 6d36d479-ca77-4758-b627-adef5d3a0208 Discogs: 1195412 Find a Grave: 12439 Edit the value on Wikidata

Erizaintzaren lehenengo eredu kontzeptualaren sortzailea izan zen. Oso gaztetatik, matematikan nabarmendu zen, gero bertan jasotako ezagutzak osasunaren estatistikan eta epidemiologian aplikatzeko. Royal Statistical Society izeneko elkartean onartutako lehenengo emakumea izan zen, baita American Statistical Association erakundeko ohorezko kidea ere.

Nightingale bere garaiko aurreiritzien kontra altxatu zen, emakumearen eskubideak defendatu zuen, eta emakumeak garai hartan zuen rola gaitzetsi zuen erizain bihurtuz, momentura arte izen oso ona ez zuen eta pobreentzako zen lanbidea. 1853an superintendente bihurtu zen.

Erizain moduan ere egin zuen lana, Krimeako Gerran. 1854ko urriaren 21ean, 38 erizainez osaturiko talde batekin abiatu zen Krimeara. Scutarin, bere lankideak eta bera, bertako ospitalea erreformatu eta garbitu zuten eta horri esker heriotza tasa %40tik %2ra jaitsi zuten. Bertan Florence Nighngale bruzelosiaren aurka lan egin zuen.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Florence Nightingale