Flora Brovina (Skenderaj, Kosovo, 1949ko irailaren 30a) albano-kosovar poeta, pediatra eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea da. Skenderaj hirian jaio bazen ere, Pristinan hazi zen. Hantxe eskolaratu ez ezik, medikuntza ikasketak ere hasi zituen. Unibertsitate ikasketak Zagreben amaitu zituen, pediatrian espezializatuz. Ondoren Kosovora itzuli eta kazetari-lanak egin zituen aldi batez albanierazko Rilindja egunkarian. Handik gutxira, osasungintzara itzuli zen Pristinako Ospitale Orokorreko pediatria sailean lan egiteko.

Flora Brovina

(2017)
Bizitza
JaiotzaSkenderaj (en) Itzuli1949ko irailaren 30a (74 urte)
Herrialdea Kosovo
Hezkuntza
Hizkuntzakalbaniera
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, aktibista, poeta, idazlea, politikaria eta pediatra
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kosovoko Alderdi Demokratikoa

Facebook: flora.brovina Edit the value on Wikidata

Kosovo herrialde burujabe gisa aitortu ondoren, Flora Brovina Kosovoko presidentetzarako aurkeztu zen Kosovoko Alderdi Demokratikoaren hautes-zerrendan.