Fito Rodriguez

euskal idazlea

Fito Rodriguez (Gasteiz, Araba, 1955eko irailaren 3a -) euskal idazlea eta EHU eta UEU unibertsitateetako irakaslea da. 1978tik Madrilgo Complutense Unibertsitatean Filosofia eta Letretan lizentziaduna da. 1988an Hezkuntza Zientzietan doktoratu zen.

Fito Rodriguez

Bizitza
JaiotzaGasteiz1955eko irailaren 3a (68 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Donostia
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Lan nabarmenak

Inguma: fito-rodriguez-bornaetxea Literaturaren Zubitegia: 122

Fito Rodriguez Adolfo Bornaetxea Rodriguezen izengoiti literarioa da. Idazlea, artikulugilea eta blogaria [1], baita Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea ere. Mota guztietako testuak argitaratu ditu: kazetaritza-artikuluak, ikerketa akademikoa, dibulgazio kulturala, fikzioa, itzulpenak eta hiztegi-sarrerak. Haren lanak itzuliak izan dira alemanera, gaztelaniara, katalanera, galegora, ingelesera, italierara, kurduerara, portugesera eta bai Dolomitako ladinora eta braillera ere.

Hainbat hedabidetan idatzi du heziketaz, literaturaz edota kulturaz (Egin, Euskaldunon Egunkaria, Berria, Gara, Punto y Hora, Ele, Bat, Tantak, Larrun, Ezpala, Bertsolari, Argia, Isilik, Jakin, Hik Hasi), eta baita nazioarteko aldizkari zientifikoetan ere: Astrolabioa, República de las letras, Digi-thum, Escrita contemporánea, The International Journal of Critical Cultural Studies eta Journal of EducationAuñamendi Entziklopedia Unibertsalean eta Terminología científico-social-en (Anthropos) argitaratu ditu hiztegi-sarrerak. Beste batzuen artean, Juan Mayorga, Jean Jacques Rousseau, Marcel Proust, Alfonso Sastre, Paul Eluard, André Breton, Philippe Soupault, Roger Vitrac, Antonin Artaud eta Robert Desnos euskaratu eta argitaratu ditu.

Eusko Ikaskuntzako, Bertsozale Elkarteko eta Euskal Idazleen Elkarteko kidea da. 2006an aukeratu zuten Euskal Idazleen Elkartearen lehendakari. Euskal PEN klubeko Zuzendaritza Batzordeko kidea izan da.

Lanak aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda:Fito Rodriguezen lanak»

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 150 lan baino gehiago azaltzen dira.[2]

Aforismoak aldatu

Nobela aldatu

Poesia aldatu

Saiakera aldatu

Itzulpenak aldatu

Elkarrizketa, bideoak, argitalpen digitalak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Rodriguez, Fito. (2023-05-04). «Jainkoaren berpizkundea» www.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  2. Fito Rodriguezen produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>150 produktu)
  3. «DonostiaEuskaraz.eus - Faustoren itzala» www.donostiaeuskaraz.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
  4. Rodriguez Bornaetxea, Fito. (2004). Faustoren itzala. Utriusque Vasconiae ISBN 978-84-933270-5-7. (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu