Finn gerrak finlandiarrren arteko gerrak izan ziren, horietako batzuk Erdi Aroa baino lehen gertatutakoak.

Suediarren aurka aldatu

XIII. mendean idatzitako Ynglingen saga islandiarrean, autoreak Finlandian eman zen lehenbiziko espedizio militarrari buruz hitz egiten digu. Betiere sagaren arabera, antzinako germaniarrak -bikingoen eta suediarren arbasoak- IV. mendearen bukaeran sartu ziren aurrenekoz herrialdean, Ohthere (Vendelkråka) suediar errege mitikoa sortu baino sei belaunaldi lehenago. Hala ere, adituek gertaera hau zalantzan jarri dute, lekukotasun bakarra kontakizun mitiko hau baita. Gainera, gaur egun oraindik ez dago argi erasoa samien edo finnen aurkakoa izan zen, "Finland" terminoa bi etnien lurraldea izendatzeko erabiltzen baita antzinako eskandinavieran; beraz, baliteke espedizio hau Norvegian edo Suedia beran eman izana ere.

Ondokoa dio kontakizunak:

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Finlandiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.