Filipo V.a Mazedoniakoa

Filipo V.a Mazedoniakoa (antzinako grezieraz: Φίλιππος Ε΄) (K.a. 238-K.a. 179) Mazedoniako erregea izan zen K.a. 221 eta K.a. 179 bitartean. Antigonidar dinastiako kide zen. Filipo V.aren erregealdia, gorantz zetorren potentzia zen Erromaren aurkako arrakastarik gabeko borrokagatik berezitu zen. Filipo erakargarria eta karismatikoa zen gizon gazte bat bezala. Gerlari suhar eta ausarta, espero zen bezala Alexandro Handiarekin alderatua izan zena eta 'Heladeko maitatua' (η αγάπη μου για Ελλάδα) deitua izan zena.

Filipo V.a Mazedoniakoa

errege

Bizitza
Jaiotzaezezaguna, K.a. 238
HerrialdeaMazedoniako Erresuma
HeriotzaAmphipolis (en) Itzuli, K.a. 179 (58/59 urte)
Familia
AitaDemetrius II Aetolicus
AmaChryseis of Macedon
Ezkontidea(k)Polycratia of Argos (en) Itzuli
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaAntigonid dynasty (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Gaztaroa aldatu

Demetrio II.aren semea zen, Filipok bederatzi urte zituenean hil zena (K.a. 229an). Demetrio hil ondoren, Filiporen osaba zen Antigono III.a Dosonek erresuma administratu zuen hil zen arte (K.a. 221ean). Heriotza honen ondoren, Filipo, hamazazpi urterekin, munduko erresumarik handienetako baten errege bihurtu zen.

Tronuratzean, Mazedonia Mediterraneoko potentziarik handiena bihurtzeko asmoa zuela erakutsi zuen. Bere erregealdiko lehen urtean, dardaniar herriak eta erresumaren iparraldean bizi ziren beste zenbait erretirarazi egin zituen.

Gerra Soziala aldatu

K.a. 220 eta K.a. 217 bitartean gertatu zen Gerra Sozialean zehar, bere eraginak Heleniar Ligaren biltzarra Korinton ospatzera behartu zuen. Liga Esparta, Elis eta Etoliaren aurkako guduetara zuzendu zuen. Aldi berean, bere autoritatea irmotasunez ezartzeko gai izan zen ministro eta kontseilarien artean. Gerra Sozialean izan zuen lidertzak ezaguna eta errespetatua egin zuen, bai erresuma barnean baita atzerrian ere.

Lehen Mazedoniar Gerra aldatu

K.a. 217ko Naupaktosko bakearen ondoren, Adriatiko itsasoaren ekialdeko ertzeko erromatar posizioak hartzen saiatu zen. Lehenik, Iliria itsasoz inbaditzen saiatu zen, baina arrakastarik gabe: K.a. 216ko bere lehen espedizioa bertan behera utzi behar izan zen, bigarren bat bere flota guztiaren galerarekin amaitu zelarik K.a. 214an. Lur bidez eginiko hirugarren espedizio batek arrakasta gehiago izan zuen Lissus harrapatua izan ondoren, K.a. 212an.

K.a. 215ean Hanibalekin hitzarmen bat sinatu zuen, Italiako inbasio baten erdian zegoena. Hitzarmen honek, mediterraneoko bi potentzia hauen arteko eragin eremuak definitzen zituen, bi aldeetarako balio urria izan zuen arren. Cannaeko gudu ospetsuaren ondoren, Filipo kartagoarren aldeko agertu zen.

Filiporen laguntza bere aliatuei hauek erromatarren, espartarren eta hauen aliatuen erasoetatik babesteko pixkanaka zailagoa egin zen.

Erromak Etoliar Ligarekin K.a. 211n egin zuen aliantzak lur bidezko bere abantaila baliogabetu zuen. Pergamoko Atalo I.aren parte hartzeak Filiporen posizioa zaildu zuen bere lurralde propioan.

Alabaina, Atalo greziar lurraldetik K.a. 207an erretiratu izana, erromatarren aktibitate falta eta Akaiar Ligako strategos-a zen Filopemenen garrantzi geroz eta handiagoa probesteko gai izan zen. Etoliako gune politiko eta erlijiosoa zen Termo hartu ondoren, etoliarrak, hauentzako oso kaltegarria zen bake hitzarmen bat sinatzen behartu zituen K.a. 206an, non greziar erregeak bere baldintza propioak ezarri zituen. Hurrengo urtean, erromatarrekin bake hitzarmen bat sinatu zuen, Feniceko bakea bezala ezagutuko zena. Lehen Mazedoniar Gerra erromatarren garaipen tekniko batekin amaitu zen, Filipok Hanibali laguntza ematea eragotzi baitzuten.


Aurrekoa
Antigono III.a Doson
Mazedoniako erregea
K.a. 221-K.a. 179
Ondorengoa
Pertseo Mazedoniakoa


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Filipo V.a Mazedoniakoa