Filipo II.a Mazedoniakoa

Filipo II.a Mazedoniakoa (grezieraz Φίλιππος Β' eta mazedonieraz Филип II-ри, antzinako grezierazko Filos/Φἰλος (laguna, zalea) eta Ippos/ἵππος (zaldia) hitzetatik datorrena; K.a. 382-K.a. 336) Mazedoniako Erresumako erregea izan zen K.a. 355etik hil zen arte. Alexandro Handiaren aita izan zen eta haren balentriek semearen zuen bide loriatsua erraztu zuten. Litekeena da, Egiptoko Ptolomeotar dinastiako sortzailea eta lehen erregea izan zen Ptolomeo I.a Soterren aita ere izatea.

Filipo II.a Mazedoniakoa

Mazedoniako errege

K.a. 359 - K.a. 336
Perdiccas III of Macedon (en) Itzuli - Alexandro Handia
Bizitza
Jaiotzaezezaguna, K.a. 382
HerrialdeaMazedoniako Erresuma
Talde etnikoaAncient Macedonians (en) Itzuli
HeriotzaAigai (en) Itzuli eta ezezaguna, K.a. 336 (39/49 urte)
Hobiratze lekuaTomb of Philip II of Macedon (en) Itzuli
Heriotza moduagiza hilketa
HiltzaileaPausanias of Orestis (en) Itzuli
Familia
AitaAmyntas III of Macedon
AmaEurydice I of Macedon
Ezkontidea(k)Audata (en) Itzuli
Meda of Odessos (en) Itzuli
Nicesipolis (en) Itzuli
Filina Tesaliakoa
Phila of Elimeia (en) Itzuli
Cleopatra Eurydice of Macedon (en) Itzuli  (K.a. 337 -
Olinpia Epirokoa  (K.a. 358, K.a. 357 -  ezezaguna)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaArgead dynasty (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakKeroneako gudua
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaAntzinako Greziako erlijioa

Bizitza aldatu

Lehen urteak eta boterea eskuratzea aldatu

Pellan jaioa, Filipo Amintas III.aren (K.a. 394-K.a. 370 eta Euridize II.a Mazedoniakoaren seme gazteena zen. Filipo bahitu gisa egon zen Tebasen, garai hartan Grezian nagusi zen polisa, hiru urtez, K.a. 368tik K.a. 365 arte. Garai horretan Filipok hezkuntza militar eta diplomatikoa jaso zuen Epaminondasen aldetik eta Pamenes Tebasekoarekin bizi izan zen, Tebaseko Batailoi Sakratuaren defendatzaile suar bat.

K.a. 364an Filipo Mazedoniara itzuli zen, gobernuko kontuetan parte hartuz. Bere bi anaia nagusiak ziren Alexandro II.a Mazedoniakoa eta Perdikas III.a Mazedoniakoa erregeen heriotzek bere iloba eta Perdikas III.aren semea zen Amintas IV.a Mazedoniakoaren erregeorde bihurtzea ahalbidetu zioten. Filipo gaztea, 22 urte baino ez zituena, K.a. 359ean gobernari bihurtu zen de facto, Amintas boteretik egotziz.

Jokaldi hori borobiltzeko, tronua eskuratu nahi zuten hainbat lehiakide garaitu behar izan zituen: Argeo (Arkelao I.aren semea izan zitekeena), Pausanias (agian Argeoren anaia zena) eta Arkelao (Amintas III.aren sasikoa eta beraz Filiporen anaia-ordea).

Mazedoniar armadaren berrantolaketa aldatu

 
Argeada izarra, izen bereko dinastiaren ikurra

Artikulu nagusia: Mazedoniar armada

Tebasen eman zituen hiru urteen ondoren, Filipok gertutik aztertu zituen greziar armadak eta hauen politika. Soldaduei erakusten zitzaien hausturaren taktika berria, erabat falangean oinarritua zegoena, asko hobe zitekeela konturatu zen. Arlo politikoan, Tebas jada ez zela hiri indartsua ohartu zen, eta ez ziola gain hartuko ahultzen zihoan eta nagusitasuna galtzear zen Atenaseni. Errege honen ideia greziar herri guztien batasun politikora heltzea zen, denak bere agintepean ezarriz.

Bere lehen betebeharra armada on bat antolatzea izan zen, gaia, diziplinatua eta handia, garai hartako herri handienen aurka borrokatzeko gai izango zena, mundu hori domeinatzeko gai, mendeetan zehar egin zuen bezala. Filipok bere armada ez zuen mertzenarioekin prestatu, bere mendekoekin baizik, ondorengo Alexandro Handiaren garaipenak bideratuz, Erroman Gaio Mariok Julio Zesar arrakastara eramango zuen armada prestatu zuen bezala. Plutarko biografo greziarrak (46-125) zenbait mende beranduago kointzidentzia hau idatzi zuen bere lan handia izan zen Bizitza paraleloak lanean.

Erregeak honako armak banatzen zizkien gudariei:

  • Kaskoa
  • Larruzko koraza
  • Ezkutu txiki eta biribildua
  • Ezpata motza
  • 6 metro eta erdiko luzerako lantza, sarissa ospetsua, Antzinaro guztiko lantzarik luze eta astunena.

Filipok Mazedoniako armada berrantolatu zuen, ordu arte zaldierian oinarritzen zena, hau, era berean nobleziak osatzen zuelarik. Infante kopurua handitu zuen, hauen ekipamenduaz arduratu zen eta arma berri batekin hornitu zituen, sarissa. Falangea sortu zuen, 16 soldadu ilarak osatutako infanteria gorputz kontzentratua, lehen sei ilarek sarissa jaisten zuten borrokan hasteko. Alboak zaldieriak babesten zituen.

 
Mosaiko erromatar baten irudia, non mazedoniar falangea Issosko guduan borrokan agertzen den.

Filiporen armada honakoek osatzen zuten:

  • Zalditeria astuna (nobleziak osatua). Errege mazedoniarrek euren zaintza osatzen zuten zaldun nobleen tropa bat zuten, hetairoi deituak (erregearen kideak). Filipok bere erara antolatu zuen zaldieria hori eta guztiei arma berberak eman zizkien: metalezko koraza, xabalina eta ezpata. Orotara 800 soldadu ziren eta euren espezialitatea aurrealdeko karga zen.
  • Zalditeria arina. Borroka hasteaz eta etsaiaren alboak erasoz falangeari laguntzeaz arduratzen zen.
  • Infanteria (herritar xeheek eta hipaspistek, infanteria arina, osatua).
  • Falangea (soldadurik indartsuenak zeudena). Lantzekin armatutako gerrariz osatua zegoen, borrokan aurrealdetik eta lerroak banandu gabe sartzen zirenak. Filiporekin hain garrantzi handia hartu zuten pezhetairoi deitu zituela (erregearen oinezko kideak).

Hasieran, armada hau 10.000 soldaduk osatzen zuten. Pixkanaka, soldadu kopurua handitzen joan zen 30.000 soldadura iritsi arte. Gainontzeko herri greziarretako armadak baino askoz handiagoa izatera iritsi zen, bai soldadu kopuruan, baita antolaketa eta diziplina bezalako funtsezko arloetan ere. Filipok greziarrak euren gerra ohituretan erlaxatzan joan zirela bazekien, eta, beraz, akatsak konpontzen saiatu zen. Greziar soldaduek ibilaldi handiei beldurra zieten, sekula ez ziren kanpaina batera abiatzen udaberria ez bazen, gurdi eta zerbitzari ugari zeramatzaten eurekin, zelaiak bete eta ibilaldiak moteltzea eragiten zuena. Hasieratik, Filipok bere soldaduak egunero 50 kilometro egitera behartu zituen euren arma eta beharrezko gainontzeko gauza guztiak eramanez, ibilgailuak eramatea debekatu zuen eta 10 soldaduko zerbitzari bat baino ez zuen onartu, baita beste bat ere zaldun bakoitzeko. Gainera, neguan ere egin zituen kanpainak. Oso zurruna zen eta diziplina kontutan hartzen zuen beste edozeren gainetik.

Gudu zelaian borrokatzeko falangean jartzen ziren, masa erregularra zena. Falangea ez zen Filiporen asmazio bat izan, jada existitzen zen greziarren artean, baina berak hobetzen asmatu zuen. Mazedoniar falangea sarissarekin armatutako 16 soldadu hilaraz osatua zegoen. Lehen sei hilaretakoek bi eskuekin eusten zuten lantza etsaiari zuzenduta. Euren aurretik atzean zeuden hilaretakoen lantzak agertzen hasten ziren, formazioa honela geratzen zelarik:

  • Lehen hilaran, lantzak edo sarissak 6 metro aurrera egiten zuen (6 eta erdi batzuetan).
  • Bigarren hilarak bere lantza lehena 5 metrotan gainditzen zuen.
  • Hirugarrenak lau metrotan gainditzen zuen.
  • Laugarrenak hiru metrotan
  • Bosgarrenak bi metrotan
  • Seigarrenak metro baten.

Azken hilarek euren lantza gorantz eusten zuten, zain geratzen ziren eta lehen lerroetan galdutako gerlariak (zaurituak eta hildakoak) ordezkatzen zituzten. Behar izanez gero, azken zortzi hilarek bira eman eta taldearen atzekaldea babes zezaketen, euren kideei bizkarra emanik. Orduan, sarrezina zen talde bat osatzen zen. Falangea masa astun bat zen, mugimendu motelekoa, soilik ordokian lan egin zezakeena. Mugimendu azkarretarako, altuerak eskalatzeko eta atrintxeramenduetarako, Filipok ezkutu txiki bat eta arma arinak zeramatzaten infanteak zituen.

Erregea arduratu zen beste kontu bat, gerra makineria zen, egundaino historialariek ezagutu duten osoena izan zena. Hiriak setiatzeko erabiltzen zen eta katapultak (harri handiak eta suzko suziak jaurtitzen zituztenak) eta harresietara iristeko dorre mugikorrak erabiltzen ziren. Armada hain prestatu eta hain ondo hornitu honekin Alexandro Handiak bere aita Filiporen ametsa betetzea lortu zuen: Persia konkistatzea.

Lehen kanpaina militarrak aldatu

 
Mazedoniako Erresumaren hedadura Filipo hiltzean.

  Hiria (okupazio data)
  Mazedoniar goarnizioa
  Gudu garrantzitsuak ██ Mazedoniako Erresuma ██ Menpeko lurraldea ██ Molosiarren lurraldea ██ Tesalia ██ Korintoko Ligaren kideak ██ Estatu neutralak ██ Persiar Inperioa

Boterea eskuratu bezain laster kanpaina militarrei ekin zien Filipok. 358an peoniarrak eta iliriarrak garaitu zituen, eta Atenasek beste polis batzuen kontra zerabilen gerra probestu zuen 357an Anfipolis eta hango urre meatzeak eskuratzeko. Urte berean Molosiarren erregearen alabarekin ezkondu zen, Olinpia Epirokoarekin. 356an Pidna eta Potidea hartu zituen, eta ondorioz Atenasek gerra deklaratu zion Mazedoniari. Erantzun gisa, Filipo olintoarrek gidaturiko Kaltzidikako polisekin aliatu zen eta Atenasek lagunduriko traziar, iliriar eta peoniar aliantza garaitu zuen. Horren ondoren iloba boteretik kendu eta Mazedoniako errege izendatu zuen bere burua, Filipo II.a izena hartuz.

Erregealdia eta heriotza aldatu

355ean Krenides konkistatu eta Filipos izena ezarri zion. Bertako meatzeen kontrolak segurtasun ekonomiko handia eman zion hurrengo kanpainetan. 355 urtearen bukaeran Metone setiatzen hasi zen, Atenasek Tesalonikako golkoan kontrolatzen zuen azken polisa zena. Atenasek bi itsas-armada bidali zituen setioa mozteko eta Filipok begia galdu zuen, baina hiria 354an erori zen Mazedoniarren menpe.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Filipo II.a Mazedoniakoa  

354an Fozidaren eta Tebasen arteko guduan sartu zen Mazedonia, Tebasen alde. Gatazka hori probestu zuen Tesalian nagusitasuna lortzeko, eta horretan aritu zen 352tik 346ra, erdialdeko grezia saihestuz eta Atenasekin zuzenean borrokatzea ekidinez. Kanpaina horretako gudaldi nabarmena izan zen Krokuseko gudua, itzal handia eman zion garaipena. 348an Olinto eta Kaltzidiako beste polisak konkistatu zituen, iparraldeko grezian kontrola sendoa lortzeko.

345 eta 337 urteen artean Atenas eta Tebas buru zituen aliantza menperatu zuten mazedoniarrek, eta nabarmentzekoa da Keroneako guduan lorturiko garaipena. Militarki garaitu ondoren, Grezia erdialdeko eta hegoaldeko polis gehienak Korintoko Ligan bildu zituen Filipok, bere burua ligaren gidari ezarriz. Liga hura Pertsiaren aurkako aliantza gisa definitzen bazen ere, praktikan Greziaren buruzagitza ematen zion Filipori.

336an hasi zuten mazedoniarrek Pertsiaren kontrako kanpaina, baina urte hartako urrian Filipo eraila izan zen. Horrek Mazedoniaren kontrolpeko lurralde askotan erreboltak eta Pertsiaren kontrako kanpainaren porrota eragin zituen. Filiporen heriotzak Alexandro gaztea Mazedoniako errege bihurtu zuen.

Kanpo estekak aldatu